Getaria

LH6 – Bertsoa – Saritua
Uxue Ulacia Alberdi eta Ibai Basurto Olaizola

 

Doinua: Furra Furra

 

Lurra, lurra
landatua
hemen duzu gure lurra
ondo jorratua (BIS)

 

Getaia txikia da
baina oso polita,
hementxe bizitzeko
egokia baita.
Portu ederra dauka,
Itsasontziekin,
baita zelai berdeak
mahasti mordoekin.

 

Lurra, lurra
landatua
hemen duzu gure lurra
ondo jorratua (BIS)

 

Mundu bira egindako
gizona, Elkano,
ezautu nahi baduzu,
estatua dago.
Balentziaga jostuna
beste ospetsua,
arropak erakusgai
bere museoan.

 

Lurra, lurra
landatua
hemen duzu gure lurra
ondo jorratua (BIS)

 

Hau dena ikusirik
denok animatu,
jatetxe ta taberna
ugari baititu,
arrain fresko-freskoak
parrilan erreta,
txakolin tragoekin
ondo datoz eta.

 

Lurra- lurra
landatua
hemen duzu gure lurra
ondo jorratua (BIS)