Jokin Afrikan

LH6 – Ipuina – Aipamen berezia
Ibai Basurto Olaizola

 

Jokin, 14 urteko gernikar mutila da. Oso mutil alaia, arduratsua eta oso maitatua gelakideen artean. Maialen izeneko arreba du, bera baino bi urte gazteagoa. Gurasoak Amaia eta Joseba dira. Ama, Amaia, erizaina da eta aita, Joseba, berriz, irakaslea.

2018ko otsailaren 8a zen, larunbata, neguko egun hotz horietako bat. Jokin, etxean goxo-goxo telebistako saio bat ikusten ari zela, iragarki batek zeharo hunkituta utzi zuen. Iragarkian, afrikarrek bizi duten egoera penagarriaz ohartu zen. Bertan, haurrak oso argalak ikusi zituen, saihets guztiak bistan zituztela… Ospitaleko irudiak ere ikusi zituen: gorputzak hodiz beteta, kalean jendea oinutsik…

Hori ikusita, gurasoengana zuzendu zen eskaera bat egitera: ea udako oporretan Afrikara joaterik bazeukan bertako jendeari laguntzera. Ama harrituta geratu zen Jokinek esandakoarekin eta aitarekin, Josebarekin, hitz egingo zuela erantzun zion. Amaiak gauean Josebarekin hitz egin eta gero, hurrengo egunean bertan, baiezkoa eman zioten.

Jokin, hori entzun zuenean, saltoka eta oihuka hasi zen eta Maialenengana joan zen albistea ematera. Handik bi egunetara, Xabi eta Nagore, bere bi lagun onenei eman zien berria. Azken bi hauek Jokini prestaketa lanetan laguntzeko ados azaldu ziren.

Luze joan zitzaizkion hilabeteak Jokini. Baina azkenean iritsi zen kurtso amaiera. Gustura bueltatu zen etxera, eskuan gutunazal bat zekarrela, ama eta aitari albiste on bat emateko asmoz. Bi arrazoirengatik zetorren gustura: alde batetik, ikasturte bukaerako emaitzak oso onak zirelako eta bestetik, egun gutxi batzuk falta zirelako Afrikarantz bidaiatzeko.

Iritsi zen eguna: ekainak 29, astelehena. Goizean, oso garaiz esnatu ziren, maletak jada prestatuak zituzten. Jokinek dutxa eder bat hartzen zuen bitartean, aita garajera abiatu zen kotxe bila, eta bestalde, Maialen eta ama Amaia, maletak kotxeraino eramateaz arduratu ziren. Jokin, prestatu bezain laster, beraiengana jaitsi, kotxera sartu eta Bilboko aireporturantz abiatu ziren.

Aireportura iritsitakoan, lasai-lasai, maletak kotxetik atera eta barrura joan ziren. Han, zerbait jateko asmotan, kafetegi batean mahai bat libre ikusi zutenean, esertzea pentsatu zuten. Jokin eta Maialenek bazekiten zer jateko gogoa zuten. Txokolatezko croissantak zeuden barraren gainean. Aitak poltsikotik 50 euroko billetea atera zuen ordaintzeko. Poz- pozik zegoen familia guztia, eta irrika handiz Afrikara joateko.

Hegazkina zain zuten abiatzeko. Ilaran itxoiten zeudela, beraien aurretik, beste Bermeoko familia batekin egin zuten topo. Haiek ere, kasualitatez, bidaia berdina egitera zihoazen, baina turismoa egiteko. Bidaia luzea zenez, azkenerako, lagunak egin ziren.

Zortzi ordu eta erdiko bidaia egin ondoren, hegazkinetik irteterakoan, bero handia egiten zuela jabetu ziren eta berehala soinean zituzten jertseak kendu zituzten. Erabat txundituta geratu ziren bertako paisaiaz. Kolore eta arraza ezberdineko jendea bertan lanean ari zen  maletak jaisten laguntzen. Aparkaleku bazterrean, bi kamioi zahar zeuden eta bertako gizona hurbildu zitzaien zerbait esatera:

Waarheen gaan jy? –arrastorik ere ez zer esaten zuen! Aldamenean zuen gizonak nora joan behar genuen galdezka ari zela esan zigun.

Furgoneta zahar hartan sartu eta txabola narrats batera iritsi ginen. Hura zen hura panorama! Bertan igaro genuen hilabete osoa. Haur eta helduak oso arropa gutxirekin, eta argal-argalak zeuden, oinutsik, azal lehor-lehorrarekin. Saihetsetako hezurrak bistan zituzten. Guraso ia gehienek haurrak besotik zapi batekin lotuta zituzten. Pobreak ziren, dirurik ez zuten, baina aurpegi alaiak zituzten. Beraien artean asko jolasten zuten. Jokin, poltsak ireki eta arropak banatzen hasi zen. Ongietorri ederra egin zien bertako jendeak Jokin eta haren familiari.

Txabolan maletak eta gauza guztiak utzi eta gero, lehenik, eskola ikustera joan ziren. Barrura sartu zirenean, Jokini, Gernikako eskolarekin aldaratuz, oso ezberdina iruditu zitzaion. Ez zegoen ordenagailurik, ezta libururik ere. Mahai gainetan, pare bat orri besterik ez zeuden; ate aldamenean, arbel txiki bat zegoen, klariona gutxi batzuekin. Gelan, leihorik ez zegoen, lurra oso zikina zegoen eta eserlekuak ere erdi hautsiak zeuden. Denen artean txukunketa lanak egin eta gero, Joseba irakaslea zenez, bertako umeei klaseak ematen hasi zen. Irudi proiektorea eraman zuenez, irudi interesgarrien bidez, Josebak gauza berriak erakutsi zizkien. Ordenagailu bat ere eraman zuten eta haurrek aukera izan zuten haiekin jolasteko. Irakurketa lantzeko liburu asko banatu zituen. Irakurtzen eta idazten ere irakatsi zien.

Oporretako beste egun batzuk ospitalean igaro zituzten. Bertako nagusiarekin hitz egin ondoren, egunak adostu zituzten bertara bisitan joateko. Poltsa handi batean beharrezko materiala hartu eta pare bat egun igaro zituzten bertako gela batean gaixoei laguntzen. Han lo egin beharra izan zuten, beraiek zeuden txabolatik nahiko urrun baitzegoen ospitalea.

Maialeni ez zitzaion batere gustatu ospitaleko usaina, baina prest azaldu zen familia guztia bertako jendeari laguntzeko. Alde batetik, bi anai-arrebek, botika banatzen lagundu zioten amari. Aurpegi arraroak zituzten, inoiz ez zutelako horrelako gauzarik ikusi. Bestalde, Josebak beste poltsa bat zuen, sendaketa materialarekin. Jokinek eta familiak asko ikasi zuten, (bere amak irakatsita, noski): sendaketa lanak egiten, hanka eta beso hautsiak bendarekin biltzen, puntuak ematen… Oso esperientzia polita izan zen ospitalean igaro zituzten bi egun horietakoa.

Denbora aurrera zihoan heinean, lagun asko egiteko aukera izan zuten. Haien artean, Jokinek bi lagun handi egin zituen: Chayna, 13 urteko neska jatorra bata, eta Haaziq, 15 urteko mutikoa bestea. Egun asko igaro zituzten elkarrekin jolasten.

Pena handiz baina, etxera bueltatzeko ordua iritsi zitzaien. Jokinek gurasoei galdetu zien ia ahal zuten bere bi lagunik onenekin Gernikara bueltatu, hau da, Chaynarekin eta Haaziqekin. Eta halaxe izan zen.

Afrikan lan handia egin eta gero, bertako jendeak esker ona emanez, familia osoa gustura bueltatu zen Gernikara. Izugarrizko esperientzia izan zela zioen Jokinek, eta berriz itzultzekotan agurtu ziren.

Eskerrik asko Afrika!!!