Jon eta bere futboleko taldea

LH3 – Ipuina – Saritua
Unax Zulaika Uranga

 

Jon zazpi urteko mutil alai bat zen eta futbolari izatea zen bere ametsa. Baina behin istripu larri bat izan zuen eta besoa galdu zuen. Hasieran triste zegoen pentsatzen zuelako futbolean ezingo zuela gehiago jolastu. Bere lagunek esaten zioten ezingo zuela futbolean jolastu baina bera saiatu eta saiatu egiten zen entrenamendu guztietan eta ez zuen amorerik ematen .

Behin partida garrantzitsu bat zeukaten eta partida hasi zenean bere taldeko lagun bat lesionatu egin zen. Horregatik, Jon sartu zen partidan eta hiru gol sartu zituen. Partida bukatu ondoren, Jon konturatu zen gai zela futbolean jolasteko nahiz eta besoa falta.

Handik aurrera taldeko guztiak laguntzeko prest zeuden. Azkenean finala irabazi zuten eta denak pozik jarri ziren Jonek futbolean ibili ahal zuelako.