Tristura txikia

LH3 – Ipuina – Saritua
Nahia Otaduy Lazkano

 

Bazen behin Elena izeneko neskato bat herri txiki bateko baserri batean bizi zena. Elena zazpi urteko neska alai eta dibertigarria zen. Bere baserrian ama, aita eta amonarekin bizi zen.

Egun batean, esnatu zenean, tristura txiki bat zeukan ohe gainean. Untxi potolo baten itxura zuen. Saiatu zen alaitzen baina ez zuen lortu. Milaka gauza egin zituen tristura txikia alaitzeko baina alferrik. Txorakeriak egiten pasatzen zuen eguna, baina ez zuen lortzen tristura txikia alaitzea.

Orduan ideia bikain bat bururatu zitzaion eta bazekien funtzionatuko zuela. Hasi zen bere ideia aurrera eramaten eta ikusten zuen tristura txikia alaitzen hasi zela.

Tristura txikia toki batera abiatu zen. Elena bere atzetik joan zen, nora joan zen ikustera. Orduan  ikusi zuen fantasia mundura joan zela. Fantasia munduko lagunengana joan zen, horrela alaitu egin zen bere jendearekin eta ingurukoekin zegoelako, eta tristura txikia pasa zitzaion.

Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Getariako plazan.