Arrantzaleen abentura

LH6 – Ipuina – Aipamen berezia
Jurgi Balenciaga Alkorta

 

Kondairak dioenez, Euskal Herriko kostaldeko herrixka batean, duela ehunka urte, bertako uhartearen atzean marrazo antzeko arrain handi bat harrapatu zuen agure arrantzale batek eta ordutik herri hori horregatik da ezagun, eta bertako arrantzaleak zein bisitariak horrelako marrazo baten bila ateratzen dira askotan.

Udarako egun batean, Iker eta Erik bere aitona Patxirekin, arrantza egiteko geratu ziren. Patxi, aitona, orain jubilatua den arren, lehen herriko barku batean arrantzale bezala ibiltzen zen, eta herriko arrantzalerik onena zela diote herritarrek; arrantzale amorratu bezala, jenio handikoa izan arren bere bilobekin oso maitakor eta alaia izaten zen eta beraiekin arrantzara joatea atsegin zuen.

Iker, 9 urteko mutil ile horia da; mutil azkarra eta abentura zalea da; bere afizioen artean  arrantza egitea da gehien gustatzen zaiona; handitan aitona bezalakoa izatea gustatuko litzaioke.

Erik-ek 11 urte ditu eta bera da lehengusuetan zaharrena; besteetatik ere bera da desberdinena, beltzarana delako, txikitan Senegaletik adoptaturik ekarri zutelako; arrantza egitea ere atsegin du.

Lonjatik behar zituzten materialak hartu ondoren, pantalanetara abiatu ziren. Pantalanetan, Patxi kanaberak prestatzen zegoen bitartean, Iker eta Erik, futbolean aritu ziren portuan bilatu zuten lata batekin. Aitona Patxik kanaberak prestatzen bukatu zuenean, hirurak itsasontzi txikira sartu ziren. Itsasontziak Hau Gurea izena zuen eta kolore urdina zuen.

Aitonak lemazain lanak egiten zituen bitartean, Erik eta Iker, txaluparen aurrealdean zeuden, hamaiketakoa jaten.Portutik ateratzen ari ziren unean Erik-ek kofradia atzean zeozer ikusi zuen eta hauxe galdetu zion aitonari:

— Aitona, kofradia atzean zerbait ikusi dudala dirudi? Hor ez al zuten kondairak dioen marrazoa harrapatu?
— Arrazoi duzu, baina nik ezer ez dut ikusi; ekar iezazkidazu motxilaren barruan dauzkadan prismatikoak eta begiratuko dut –erantzun zion.

Minutu bat beranduago Patxik prismatikoak kendu eta hauxe esan zuen:

— Erik hor atzean ez dago ezer, zure irudimena izango zen –aurpegi serioz.

Erikek sinistu egin zion aitonari, oso aditua baitzen itsasoko kontuetan.

Kofradiaren atzera iritsi ziren eta kanabera botatzeko prest zeuden. Garnata jarri eta itsasora bota zuten. Lehenengoa harrapatzen Erik izan zen, kabra txiki bat harrapatu zuen eta pozaren pozez hauxe esan zion aitonari:

— Aitona, badaukagu gauerako afaria!!!
— Seguru al zaude hori bakarrik jango duzula? –galdetu zion Patxik.
— Bai, baina uste dut gosez geratuko naizela –erantzun zion Erikek.
— Ba gosez ez geratzeko badakizu zer egin.
— Zer? –galdetu zion Erikek
— Gutxiago hitz egin eta gehiago harrapatu –esan zion Patxik barrez.

Ordu erdi zeramatela, Ikerren kanaberan ez zen arrainik kateatzen, eta Patxiri kexaka hasi zen:

— Patxi, ez dit ezerk pikatzen, zer jarri didazu puntan?

Baina galdera bukatu baino lehen, kanabera igotzen hasi zen momentuan, sekulako pisua nabaritu zuen kanaberan eta behean, lurraren kontra katigatu zitzaiola pentsatu zuen, eta aitonari abisatu zion, ea berak askatzerik zeukan. Aitonak kanabera hartu eta zer gertatzen zen ikusi zuen. Igotzen hasi zen momentuan sekulako pisua sentitzen zuen berak ere.

— Harri bat harrapatu duzula uste dut, baina ez nago ziur –esan zion Patxik.

Pixkanaka-pixkanaka, igotzen hasi zenean eta ur gainera atera zuenean denak harrituta geratu ziren, izan ere, harria izan beharrean olagarroa zen.

Olagarroa txalupara sartzeko momentuan, bat-batean ur azpitik marrazo handi batek salto egin eta olagarroari kosk egin eta igerian gogor tiraka hasi zen olagarroa bereganatu nahian. Eta hor hasi zen benetako borroka, aitona kanaberatik tiraka eta marrazoa uretatik, nork amore emango. Azkenean, marrazoari ahoan zauri handi bat egin zitzaion eta ondorioz indarra galtzen hasi zen eta Ikerrek kakoa hartu eta Eriken laguntzarekin olagarroa eta marrazoa txalupara sartzea lortu zuten.

Azkenean, lorturiko arrantzarekin portura sartu ziren eta herritarrak gertaturikoa jakin zutenean, sekulako festa prestatu zuten kondairaren bigarren zatia izan zitekeelakoan.

Hiru protagonistak etxera iritsi zirenean Patxik esan zien:

— Ederki pasatu duzue, ezta?
— Bai –erantzun zuten biek.
— Ba, orduan, hurrengoan berriro.

Eta poz-pozik eta neka-neka eginda, bi mutikoak lotara joan ziren.