Bidai polit bat Australiara

LH4 – Ipuina – Aipamen berezia
Intza Subijana Elola

 

2021eko otsailaren 10a

Kaixo,

ni Ainara naiz eta Getarian bizi naiz.

Gaur txartel batzuk oparitu dizkigute izeba-osabek Australiara joateko. Ni irrikaz nago Australiara joateko, gainera itsasaldera goaz eta itsasoa asko gustatzen zait.

 

2021eko otsailaren 11

Australian gaude eta igeri egitera joan gara itsasora, aitaren lagun batek utzi digu txalupa eta niri bakarrik joaten utzi didate. Uharte batera heldu naiz. Han kobazulo batera sartu naiz eta belardi luze bat ikusi dut, zinez ezina zen, baleak hegan, zaldi adar bakarrak eta landareak kantatzen. Ez neukan hitzik.

Bat-batean kobazuloko atea itxi da: BOOMM!!! Ni beldurturik atea irekitzera joan naiz baina ezin zen ireki, gauza bat bakarrik jartzen du atean: bi landareren marrazkiak eta izenak. Pentsatzen egon naiz eta azkenean landareen bila joan naiz.

Bale hegalari baten gainean jarri eta aurrenengo landarea bilatzera joan naiz. Landarea urdina zen eta mendi baten gailurrean bilatzen zela jartzen zuen, baina hiru mendi ezberdin zeuden eta ez nekien nora jo, hiru mendietako bat laranja zen, bestea urdina eta azkena arrosa. Begiratzen egon eta gero urdinera joan naiz eta han zegoen.

Gero bigarrena bilatzera joan naiz baina atean jartzen zuen uretan zegoela, urperatu egin naiz eta hiru lore berde ikusi ditut. Ezberdintasun bat zeukaten denek: batek ate bat zuen margotuta, besteak olatu bat eta azkenak giltza bat. Nik atea margotuta zuena hartu eta alde egin dut hortik.

Bi lore neuzkan eta atera bueltatu nintzen baina atean ez zuen jartzen zer egin. Orduantxe izurde bat etorri zitzaidan minduta eta bi lore haiekin sendatu ahal izan nuen, pentsatu gabe. Bi loreak minaren gainean jarri eta izurdea sendatu egin zen. Atea ere ireki egin zen. Kanpora atera eta izurdeak etxera eraman nituen. Baina nik bazpaere ez nien ezer esan gurasoei. 

Egia bada sinets, gezurra bada ez sinets.