Etxeko misterioak

LH3 – Ipuina – Saritua
Amets Olaskoaga Larrañaga

 

Bazen behin etxe bat, bertan 15 ume eta bi guraso bizi ziren. Herriko jende askok esaten zuen ume guztiak espiritu biziak zirela, beste batzuk estralurtarrak zirela; baina, berez, normalak ziren. Familia honen inguruan kondaira bat zegoen eta, kondaira honen arabera, beraien arbasoek jendea hiltzen zutela esaten zen, baina, ez zen egia. Beraiek ez zuten hori egiten, horko erregeak asmatutako kondaira bat zen, indartsuena izateko eta indartsuena sentitzeko.

Etxe hori normala zen, baina misterio asko zituen eta igande batean ume guztiak frontoira ateratzera joan zirenean 15. umeak bihotz bat bilatu zuen bere logelan; bihotza, ohe azpian zegoen. Hau ikusi orduko marrua egin zuen:

— AMAAAAAAA!

Ama tximista baino azkarrago etorri eta esan zuen:

— Zer arraio pasatzen da hemen? Txikito, broma bat baldin bada, kastigatuta aste bat teknologia gabe  zaude, abisatuta zaude…

Umeak amari erakutsi zionean, ama aho zabalik gelditu zen eta aita, polizia zela, etorri zen eta poliziari deitu zioten telefonoz. 10-15 minutu tardatu zuten etortzen. Etorri zirenean, bihotza 5 minutu ikusten pasa ondoren, polizia guztiak joan egin ziren eta aita ere joan egin zen. Laborategi batera joan ziren eta zientzialariak aztertzen egon ziren. Aste bat pasa eta familiari testaren erantzuna iritsi zitzaion. Poliziak ez zekien testaren erantzuna zein zen eta, ama eta aita eta 15 umeek eskuetan karta hartu, poliki-poliki ireki, barruko papelean erantzuna ikusi eta denak batera esan zuten:

— ZER!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Orrian zera jartzen zuen… bihotza Juan Miguel Frantziskorena zela, 1941ean jaio eta 1999an hila. Abuztuaren 11n egiten zituen urteak. Bere amak Zesarea izena zuen, aitak Antonio. Eta zergatik esan zuten denak “ZER!!!!!!!!!!!!!!”?? Zeren beraien aitona zelako, ehiztaria zen. Hilabete bat pasa ondoren, umeak dinamita bat bilatu zuen baina berak ez zion amari edo aitari deitu. Mugikorra hartu eta detektibe bateri deitzera erabaki zuen, eta oso-oso urduri telefono zenbakia nola zen galdezka egon zen; minutu batzuk pasa ondoren telefono zenbakia zein zen gogoratu zuen: 943219078 zen; piiipiii entzuten zen, detektibeak ez zuen hartu telefonoa. 10 aldiz deitu eta gero detektibeak hartu zuen telefonoa eta esan zion:

— Bai? Zein misterio daukazu nik deskubritzeko?

Eta Juanek erantzun zion:

— Emmm, arazo bat dut, dinamita bilatu dut eta ez du ematen oso zaharra dela.
— Bale oraintxe noa. Agur-agur…

Detektibea iritsi zen eta etxe guztia ikusten egon zen; dena esaten dudanean dena da. Detektibeak esan zuen:

— Etxe hau oso baliotsua da, hemen historiaurrean jendea bizitzen egon zen, antzinaroan enperadore bat, Erdi Aroan Amerika deskubritzen lagundu zuena, eta abar. Hemen aro guztietan behintzat pertsona bat egon da. Eta orduan horregatik daude hainbeste gauza arraro.

Azkenean,  denak lasai-lasai bukatu zuten.