Itsasontzi galdua

12-14 urte – Ipuina – Saritua
Nerea Iribar Arregi

 

Bazen behin 2004an jaiotako Josu Iribar Arregi izeneko mutil bat, 16 urte zituen eta getariarra zen. Izaera oso fuertea zuen, baina lan egin behar zuenean ongi egiten zuen dena. Izaskungo ama itsasontzian egiten zuen lana, eta oso dibertigarria ere bazen.

Bere aita Jokin Iribar zen eta Indauxen egiten zuen lana; bere semearen izaera eta fisiko berdina zuen. Amak, berriz, Elene Arregi, Eroskin egiten zuen lana. Ama azpeitiarra zuen eta aita getariarra. Itsasoan lana egitera animatu zuena Patxiku Iribar zen, bere aitona, arrantzalea baitzen aspaldi. Eta amona Lidia Uranga zuen.

Bere lagunik onena, Gorka Goikoetxea zen, baina bera iturgina zen. Eta Maialen Iparragirre, bere beste lagunik onena, argazkilaria zen. Hauek berriz petsona alaiak, dibertigarriak eta lasaiak ziren.

Gabonak ziren eta Josuri deitu zioten itsasora joan behar zuela arrantzatzera, denboraldia iritsi zelako. 11 pertsonako tripulazioan atera behar zuten. Pena eman zion, izan ere, agian, bere azken Gabonak izango ziren bere familia osoarekin, aitak minbizia baitzuen. Eta gauza txarren bat gertatzen bazitzaion bidaian ez zuela berriz familia gehiago ikusiko. Itsasoan zeudela, ekaitz bortitz bat etorri zen eta guztiak ikaratuta barrura sartu ziren denak batera inor ez uretara erortzeko. Ekaitza ari zela, itsasontzia harri batean kateatuta geratu zen.

Orain beste arazo bat zuten: ez zekiten nola askatu harri hartatik. Denbora dexente egon eta gero, olatu izugarri batek abiadura bizian atera zituen. Olatuak irla batetara eraman zituen eta itsasontzia hondatu ere bai, ez zekiten zein irla zen, inork ere ez zekien irla horren berri. Orduan Izaskungo ama izena jarri zioten, itsasontziaren omenez.

Saiatu ziren jendearekin harremanetan jartzen nola edo hala, baina mugikorrak hondatuta zeuden eta itsasontziko telefonoa ere bai. Gainera itsasontziak zulo handi bat zuen eta irteteko aukera bakarra itsasontzia konpontzea zen. Irlan zuhaitzak zeuden baina ez zekiten nola moztu.

Orduan Josuri ideia bat bururatu zitzaion. Itsasontziko jendea indartsua zenez, denak batera bultzatzea bururatu zitzaion. Denek ideia ona zela esan zuten, ez baitzuten beste irtenbiderik. Eta guztiak batera bultzaka aritu ziren, behar zituzten zuhaitz guztiak bota arte. Orain etzekiten nola moztu, itxaroten ari zirela… bat-batean hegazkin bat ikusi zuten beraien gainetik pasatzen ziztu bizian, beraien irtenbidea zela pentsatu zuten eta orduan esan zuten denak batera:

— Hemen gaude, lagundu mesedez! –esan zuten denek garraxika.

Hegazkinean zihoan gidariak ez zituen entzun; ziztu bizian baitzihoan. Beste bat pasa zen denbora pixkatera, eta gero beste bat, eta beste bat, horrela hamar pasa arte. Hegazkinen lasterketa bat zela konturatu ziren.

Azkenik propagandakoa hegazkin bat pasa zen eta ikusi egin zituen eta orduan beruntz joan zen, eta irlara iristean galdetu zuen:

— Zer egiten duzue irla honetan?
— Olatu handi batek irla honetara ekarri gintuen eta bidean itsasontzia hondatu zaigu.
— Behar al duzue laguntzarik? –erantzun.
— Bai, laguntza behar dugu irla honetatik ateratzeko.
— Hegazkinean pertsona batentzat daukat lekua. Nahi al duzute banan-banan eramatea? –eskaini zuen.
— Eskerrik asko baino nahiago dugu itsas salbamenduari deitzen badiozu.
— Noski deituko dudala.

Ordu erdi pasa ondoren etorri zen itsas salbamendua, janaria, arropa garbia eta behar zuten beroa emateko prest.

Josu etxera iritsi zenean istorio guztia kontatu zien familia guztiari behin eta berriz, ez zen aspertzen nolako abenturak pasa zituen kontatzeaz eta bere lagunei eta ezagutzen zituen pertsona guzti-guztiei kontatu zien gertatutakoa.

Festa bat egitea bururatu zitzaien ekaitz hartatik bizirik nola atera ziren ospatzeko. Den-denek ondo pasa zuten.

Baina martxoaren 12an Josuren aitari bihotzeko batek eman zion, baina bizirik atera zen. Hortik aurrera Josuk arrantzatzeari utzi egin zion, aita zaintzeko. Bere aitari ez zitzaion ezer txarrik gertatu berriz ere.

Bere bizitza asko aldatu zen arrantzatzeari utzi zionean, baina arrantzale batek inoz ez dio uzten arrantzatzeari. Orduan motor txiki bat erosi zuen arrantzatzera joateko eta portutik kanpora ateratzen zen mota ezberdinetako arrainak harrapatzera baina, batez ere, txibiak.