Lau, plastiko aldatzailea

LH4 – Ipuina – Aipamen berezia
Noa Caballero Escudero

 

Bazen behin, arraintxo txiki bat printze bat zena. Bere izena Lau zen. Gizon bat egunero joaten zen janaria ematera. Egun batean janariaren ordez plastikoa eman zion eta Lau gizaki bihurtu zen. Gizakia bihurtu zenean, uretan erdi itota zegoen baina 30 segundo pasa zirenean Patxi izeneko arrantzale batek Lau bilatu zuen. Lauri lagundu eta hauxe galdetu zion:

— Zer egiten zenuen uretan erdi itota? Eta zein zara?
— Ni Lau naiz, antxoa guztietan printze bakarra. Norbaitek plastikoa bota dit jateko eta gizaki bihurtu naiz.
— Bai zera! Printze arrain bat? Eta gizaki bihurtu zarela?
— Baietz ba! Lagunduko didazu?

Patxik baietz esan zion eta ea ze plan zeukan galdetu zion Lauri. Lauren ideia zen gauez plastiko fabrika batera joatea eta plastikoaren ordez papera jartzea, Patxik, ordea, ezingo zela esan zion:

— Patxi, zu lasai, nik eskolan hau egin nuen; beno, jolas batean, baina berdina da.
— Seguru berdina zela?
— Baietz!

Eta fabrikara abiatu ziren.

Bidean zailtasun batzuk eduki zituzten baina azkenean lortu zuten iristea. 19:30ak ziren eta langileak irteten ari ziren. Denak irten zirenean sartu ziren baina nagusia oraindik bertan zebilen, eta ez pentsa oso lagungarria zenik. Partxe bat zeukan begian eta orbain ugari. Lau oso beldurtuta zegoen:

— Xxxxxxxxxxx! Lau, ez baldin bazara isiltzen, harrapatu egingo gaituzte. Bera joan arte itxarongo dugu ados?
— Ados

Ia 20:00ak ziren eta nagusiak lo hartu zuen. Orduan aprobetxatu zuten plastikoa ordezkatzeko. Baina derrepente KRAK, makila bat zapaldu zuen Lauk eta nagusia esnatu egin zen:

— Zein dabil hor?
Miau.
— Lau, ixo!!!
— Banekien ez zela katu bat.
— Eta orain zer egingo dugu?
— Korrika egin, Lau!!!
— AAHHH!!
— Ixo eta etorri hona. Berriro lo hartzen duenean segi egingo diogu.
— Ados!!!

Nagusiak berriro lo hartu zuen. Patxik eta Lauk orduan aprobetxatu zuten plastiko guztia ordezkatzeko. Bukatu zutenean Lau berriro arrain bihurtu zen eta bere printze boterearekin itsasora bueltatu zen.

Hala bazan edo ez bazan, ez bota plastikoa itsasoan.