Oihaneko animaliak

LH3 – Ipuina – Aipamen berezia
Oihan Agirrezabalaga Iturbe

 

Orain dela bi aste arte, oihaneko animaliak harmonian bizi ziren. Baina, egun batean ura bukatzen hasi zen eta animaliak egarri ziren. Eguzkiaren beroarekin ezin zuten aguantatu, oihana lehortzen ari zen eta animalia guztiak borrokatzen ari ziren.

Tximino jakintsua konturatu zenean, zuhaitz handienera igo eta marruka hasi zen. Hau esan zuen:

— Ez borrokatu! Konponbide bat bilatuko dugu.

Baina inork ez zion kasurik egin eta horrela jarraitu zuten aste osoan.

Baina, azkenean kasu egin zioten, baina urik ez zegoela eta, tximino jakintsuak esan zuen:

— Badago erreka bat ur pilo batekin.

Animalia guztiak oso pozik jarri ziren eta galdezka hasi zitzaizkion:

— Eta non dago ba, erreka hori?
— Mendi baten atzean dago. Hemendik hamar minutura joango gara.

Ailegatu zirenean ez zuten ezer ikusi eta haserre bizian alde egin zuten. Baino tximino txiki bat hor gelditu zen zain eta tximino jakintsuak berari erakutsi zion ezkutuan zegoen erreka. Hurrengo egunetan, tximino txikiak, bere etxera egunero ura ekartzen zuen eta bere familiak, harrituta, hau galdetu zion:

— Nondik ekartzen duzu ura?
— Sekretu bat da –erantzun zuen berak.– Zuek ere ahal zenuten jakin, baina ez zenuten izan pazientziarik.

Eta joan egin zen tximino jakintsuarengana. Eta galdetu zion:

— Zergatik ez diegu oihaneko animalia guztiei ura banatzen?

Tximino jakintsuari oso ondo iruditu zitzaion. Handik aurrera, tximino txikiak animali guztiei ura ematen zien egunero. Hala ere, oraindik borrokatzen ziren ur gehiago eduki nahi zutelako. Horrela egon ziren beste hiru egun.

Laugarren egunean tximino jakintsuak eta tximino txikiak akrobaziak eginez zuhaitz batera igo eta hau esan zuen:

— Zatozte denok gure atzetik, eta erreka erakutsiko dizuegu. Baina oraingoan pazientzia gehiago izan!

Eta animaliak pazientziaz itxoin eta ikusi zuten ezkutuko errekatxoa.

Handik aurrera, denek ura hartzen zuten egunero eta denak harmonian bizi ziren urte asko.