Olatu handienaren bila

LH5 – Ipuina – Aipamen berezia
Izar Urdangarin Agirre

 

Getariako hondartza batean, Gaztetapen, ohikoa zen Aritz Aranburu izeneko mutil bat. Aritzi asko gustatzen zitzaion surfa, skate eta bodyboarden ibiltzea. 35 urte zituenean I. Europako txapeldun izan zen surfean. Surfa hainbeste gustatzen zitzaionez, olatu onak zeudenean beti aprobetxatzen zuen aukera hori surfean ibiltzeko. Bere pasioa surfa egitea zen baina inork ez zekien zer sentitzen zuen. Askea, bizia… ezin da azaldu.

Beste gauza bat ez dudana kontatu: bere bigarren pasioa bidaiatzea da. Izugarri gustatzen zaio, toki askotara joaten da surfean ibiltzera. Ondo dago bidaiatzea, baina bakoitzaren herriak ere bere xarma polita du. Esan bezala toki askotara joaten da bidaiatzera baina inoiz ez du aurkitu “munduko olaturik handiena”. Bere ametsa hori da baina oraindik ez du lortu. Bere lagun mina Nadia Erostarbe ere surfean aritzen da eta txapelketetan oso trebea da, sarritan irabazten ditu. Biak, bai Nadia bai Aritz, oso ezagunak dira beraien herrietan.

Egun batean, Aritz eta Nadia surfean ibiltzeko geratu ziren Orruan. Zumaia eta Getaria artean dago baina getariarrek deritzote Orrua Getaria dela.

— Aritz konturatu al zara gauza batez? –esan zuen Nadiak neoprenoa jantziz.
— Zertaz konturatu? –esan zuen tabla hartuz Aritzek.
— Urte asko goazela surfean eta inoiz ez dugula lortu munduko olaturik handiena hartzea.
— Bai, atzo berdina egon nintzen pentsatzen, Nadia. A zer kasualitatea!!!
— Badakit proposamen hau pixka bat ezohikoa dela baina… Nik hor nonbaitetik entzun dut munduko olaturik handiena Indonesian dagoela eta 40 minutuz behin etortzen da –esan zuen Nadiak.
— Zer esan nahi duzu horrekin zehazki? –esan zuen Aritzek zeharo galduta.
— Ba… nik Indonesiara nahi dudala bidaiatu, olatu handi eta izugarri hori hartzeko.
— Nik ere bai, eta zergatik ez gara biok batera joaten? Lagun bezala e!!! –esan zuen Aritzek, bi aldiz pentsatu gabe.
— Niregatik ondo, baina gurasoei abisatu behar diegu eta hori ez da batere erraza –esan zuen Nadiak oso harriturik Aritzen erantzunarengatik.
— Bueno, ba, irten gaitezen uretatik ilundu baino lehen eta bihar goizean gurasoei esango diegu –esan zuen Aritzek apurtxo bat ikaraturik.

Hurrengo egunean…

—  Egun on ama, egun on aita, gauzatxo bat komentatu behar dizuet… Baina ez bota etxetik mesedez –esan zuen Aritzek beldurturik.
— Zer da Aritz? Esan lasai, hemen laguntzeko eta elkar apoiatzeko gaude –esan zuten gurasoek, gurina ogian estaliz.
— Ongi da, Indonesiara noa Nadiarekin, munduko olaturik handiena hartzera –esan zuen Aritzek sukaldera sartuz.
— A ba, ondo pasa.
— A ba, ondo pasa? Barkatu, hain erraz? –esan zuen Aritzek harriturik
— Bai, joan zaitezke eta badakizu, beti deitu.
— Am… ongi da Nadiari esatera noa!
— Nadia, Nadia, utzi didate joaten, eman didate baimena!! –esan zuen Aritzek freskagarri bat hartuz.
— Aritz, Aritz, niri ere bai!!! –esan zuen Nadiak izozkia janez.
— Orduan ostiralean joateko ondo etortzen zaizu?
— Bai perfektu, eta jada erosi ditut txartelak hegazkinerako –esan zuen Nadiak izozkia bukatuz.
— Ai, ai ze gogoak!!! –esan zuten biek batera

Ostiralean bidaiako egunean…

— Bueno, agur, ondo-ondo ibili!!! Eta ea harrapatzen duzuen olatu handi eta misteriotsu hori –esan zuten gurasoek
— Bai, agur!!! –esan zuten Nadiak eta Aritzek

Indonesiara iristerakoan kristoren beroa egiten zuen. Lehenengo gauza hotelera joan, pixka bat erlaxatu eta hurrengo egunean surfera. Oso-oso olatu handiak zeuden baina a primera vista esaten dena ez zuten munduko olaturik handienak ematen.

— Benga, Nadia, uretara!!!
— Bai

Uretara sartu zirenean, neska bat eta mutil bat zeuden, oso onak surfean.

Hello, nola izena duzue? Gu Nadia eta Aritz gara –esan zuen Aritzek.
Hi, gu Stephanie eta Jon-Jon gara, nahiz eta Jon-Joni Jon deitu –esan zuen Stephaniek.
— Bi aldiz pentsatu gabe gauza bat galdetu nahi dizuet. Egia al da munduko olaturik handiena hemen dagoela? –esan zuen Aritzek zalantzaz.
— Ez, ez dago dena delako olatu hori. Jon eta ni txikitatik hemen gabiltza surfean eta olatu hori Australian dago. Gure ametsa Australiara joan eta olatu hori hartzea da.
Jope, jope, jope… Nadia, hau dena alferrikakoa izan da, ipuin txatxu bat soilik ez zen –esan zuen Aritzek atsekabetuz.
— Aritz, berriro gauza ezohiko bat esan behar dizut… Australiara joaten bagara? –esan zuen Nadiak.
— Benga bai, baina ideia bat bururatu zait. Zergatik ez diegu gurasoei tutik ere ez esaten? –esan zuen Aritzek.
— Bale bai, baina hitz eman Zarautzera iritsitakoan dena kontatuko diegula –esan zuen Nadiak.
— Ados, baietz –esan zuen Aritzek.
— Aizue, Stephanie eta Jon, zergatik ez zarete gurekin batera etortzen, denok batera gure ametsak lortzeko? –esan zuen Nadiak.
— Bai, bai, bai, zuekin goaz.

Hurrengo egunean…

— Bua, hemen izugarrizko beroa egiten du –esan zuten denek batera hegazkinetik jaitsiz.
— Amatxo maitea, hor dago olatua!!! –esan zuen Aritzek.
— Bizkor jantzi neoprenoak eta uretara!!!
— Bizkor, bizkor, ez galdu denbora!
— Badoa olatua, azkar, mugi!

Ezinezkoa ematen du baina olatua hartu zuten bai, munduko olaturik handiena, eta ez ahaztu: zerbait desiratzen edo amesten duzunean ez galdu esperantza eta segi borrokan, hori lortu arte.