Pinpiriñe lorea

LH3 – Ipuina – Aipamen berezia
Laida Azkue Garate

 

Duela gutxi, bazen lore bat petalo laranjekin. Bere ametsa koloretako petaloak edukitzea zen. Getariarra zen, baina Zarautzen bizi zen, berari marraztea gustatzen zitzaion. Getariako plaza txikian egotea ere gustatzen zitzaion, Pinpiriñe oso lasaia zen.

Pinpiriñeren lagun guztiak, Laida, June, Naia, Illari, Enara, Haritza, Raluka eta Maddi, koloretakoak ziren eta berak inbidia zien. Orduan pentsatu zuen: Ostadarraren bila joango naiz, agian bere koloreak pegatuko dizkit bere magiarekin!

Ostadarraren bila joan zen eta, ostadarrak esan zion:

— Bihar etorri. Biharko edabe magiko bat prestatuta izango dut. Bihar ere gaur etorri zaren bide berdinetik etorri, hemen egongo naiz.

Hurrengo egunean, Pinpiriñe esnatu zenean hauxe esan zuen:

— Gaur berriro joan behar dut ostadarraren bila, ea nire arazoa konpontzen duen –oso urduri zegoen.

Aurreko eguneko bide berdina hartu zuen eta iritsi zenean:

— Kaixo ostadarra! Zer moduz zaude?
— Ondo! –esan zion ostadar andreak–. Hemen duzu zure edabe magikoa.

Edabe magikoa edan zuen baina ez zion ezer egin. Bere petaloak laranja izaten jarraitzen zuten. Orduan ostadarrak esan zion:

— Lasai. Ohera joan 21:00etan eta 22:00etarako magia egina izango da!

Orduan Pinpiriñek ostadarrak esandakoa egin zuen. Berak esandako orduan joan zen ohera.  Esnatu zenean koloretakoa zen, beste guztiak bezala.

Handik aurrera bere lagunak bezalakoa zen eta oso pozik bizi izan zen.

Hala bazan edo ez bazan atera dadila Getariko plazan.