Txerri bertsolaria

LH5 – Ipuina – Saritua
Julene Basurto Olaizola

 

Lorentxo, Askizu auzoko Sarasola baserrian jaio da. Bertan bere gurasoekin bizi da: Mertxe ama urdanga eta Patxi aita ordotsa. Anai-arreba asko ditu, hain zuzen ere hamasei; ia gehienak emeak. Familia oso aberatsa da, Juanita eta Juakin txakurrak, Olibia katua, Nikaxio astoa, eta beste hainbat oilo, behi eta ardi ere baserrian bertan bizi baitira.

Lorentxo, txerri sendoa da, handia eta gizen xamarra. Jatea du gustuko. Hortz asko ditu ahoan, sudurra aldiz txatoa, hanka motzak ditu eta ondo entzuteko moduko belarri handi eta luzeak. Zikin xamarra dugu Lorentxo.

Bertsotan oso trebea da txerria. Betidanik gustatu izan zaio  bertsotan aritzea. Baserriko bere familia eta lagunekin ere bertsoak abesten lan egiten du baserrian. Bertsotarako zaletasuna bere aita Patxirengandik datorkio, eta azken honek Aiako bertso txapelketa nagusira ia aurkeztu nahiko lukeen proposatu dio, oso ondo moldatzen baita bertsotan Lorentxo txerria. Lorentxok gustura onartu du bere aitaren proposamena, baita halaxe egin ere.

Ondorengoa gertatu zen txapelketa eguna iritsi zenean.

Txapelketa eguna 2019ko abenduaren 6an zen. Lorentxok, bertara joateko arropa egokirik ez zuela eta, herriko Batela dendara gerturatzea pentsatu zuen. Baserrian bere arropa zaharkitua zuen eta berria erosteko gogoa piztu zitzaion, txapelketara elegante joan zedin.

Lorentxo txerriak, bere aitaren Montesa moto gorri zaharra hartu eta herrira jaitsi zen (Getariara), Batela dendara. Bertan, gustu handiz egin zion harrera Ainhoa neska gazteak eta goitik behera dotore asko jantzi zuen Lorentxo. Kale Nagusitik gora, taberna kanpoan zegoen jende guztia txunditurik begira-begira geratu zitzaion aho zabalik. Lorentxo, erdi-erditik burua goian zuela, harro-harro joan zen Harritartera bere motor zaharraren bila. Jantzita zeraman arropa ez zikintzeko, motoaren atzekaldean gordeta zuen zapia hartu eta herriko komunetara joan zen bustitzera. Trapu berarekin motorra garbitu eta gustura bueltatu zen Sarasola baserrira gure txerria.

Bertan zuen bere ama Mertxe urdanga zain baserriko sarreran. Ez zuen ezagutu ere egin bere semea zenik. Oso dotore zetorren. Aita Patxi ere berehala gerturatu zitzaion bertso hau abestuz:

Lorentxo nora zatoz
txerri eder hori,
herritik baserrira
fin-fin aitatxori.
Jantzita daukazuna
gustoko askori,
aho bete utziko
dituzu ugari.

Iritsi zen txapelketara joateko eguna. Elurte garaia zen. Esnatu bezain laister, Lorentxok gelako leihoak zabaldu zituen eta aurreko lurzoruak zuri-zuri zeudela ikusi zuen. Elurra mara-mara ari zuen. Dutxa azkar bat hartu, arropak jantzi eta sukaldera jaitsi zen gosaltzera. Txapelketara garaiz joateko asmotan prestatu zen Lorentxo, eta halaxe izan zen. Bere arreba Nikolasaren BMW kotxe zuri berria hartu eta Aiaruntz abiatu zen, bere gurasoekin.

Zarautz herria pasa eta Orioko aldapa igotzen ari zirela, bidean ertzain bikote batekin topo egin zuten, ezin zutela Aiara joan esanez, elur asko pilatuta zegoela bidean esan baitzioten.

Izugarrizko pena hartu zuen Lorentxok hau entzundakoan. Zer egin behar zuen Lorentxok orduan? Txapelketara joan gabe geratu? Txapelketan parte hartzea bere biziko ilusioa zen, berarentzako lehendabizikoa baitzen. Lorentxo hain argia izanik, ideia bat bururatu zitzaion. Berehala txapelketarako antolatzaileekin harremanetan jarri zen, ze arazo zuen esanez eta ideia bat proposatu zien. Ia beraiekin zuzenean harremanetan jarri zitekeen eskatu zien, horrela bertsotan zuzenean beraiekin aritzeko. Antolatzaileek ez zioten inolako eragozpenik jarri. Eta halaxe izan zen.

Lorentxo, ertzainen laguna egin zen. Nerea ertzaina praktiketan ari zen Gorka ertzain buruarekin. Nahiko kontu esan zituzten elkarri txapelketa hasi bitartean. Halako batean mugikorra deika zuela ohartu zen Lorentxo. Beraiek ziren, noski! Aiako tabladuaren atzekaldean pantaila handia prestatua zegoen, Lorentxo txerriaren irudian bertan zelarik. Horrela eman zioten hasiera txapelketa nagusiari.

Lehendabiziko saioan, puntuka eta oina emanda oso ondo aritu zen Lorentxo. Baita bikoteka ere, baina oso nabarmena izan zen kartzelako gaian kantaturiko honako bertso hau:

Ederra etorri zaigu
koronabirusa (bi aldiz),
etxean gaixo daukat
ahizpa Nikolasa.
Eztul, muki  ta atxis
“larriya” arnasa,
tirriki-tarra dabil
gelan bere kasa,
gaixotasun gaizto hau
guzti honen kausa.

Bertso honekin irabazi zituen puntu asko Lorentxo txerriak. Txapelketara lehendabiziko aldiz aurkeztu eta gainera irabazle suertatu zen. Berarekin zeuden bi ertzainak ere zoriondu zuten. Mertxe eta Patxi gurasoek ere gustura hartu zuren notizia.

Zirkulatzeko bidea egoki egon ez arren, ertzainek, Lorentxo saria jasotzera joan zedin, beraiek lagunduko ziotela esan zien. Ertzainak aurretik zirela, argi urdinak piztuta jarraitu zuten Aiako bidean. Berehala iritsi ziren. Bertan, saria emateko prest, zain zeuden. Lorentxo tabladu gainera igo, eskuak gora altxa, eta poz-pozik agurtu zuen bertan ikusten zegoen publikoa. Eskerrak emanez jaso zuen saria: txapela noski!

Ospetsua egin zen Lorentxo txerria. Getarian bertan ere, bertso eskola sortu zuen eta ordu ezkeroztik ikasle askoren maisu da. Oso maitatua getariarren artean.