Getariako 21. Literatura Lehiaketa

Getariako 21. Literatura Lehiaketako epaimahaia 2022ko apirilaren 11n bildu zen lanen balorazioa egiteko. Honakoek osatu zuten epaimahaia: Nagore Etxabe Iturzaeta Herri Eskolako zuzendariak, Itziar Larrañaga Euskara eta Kultura zinegotziak, Alazne Madinabeitia Getariako Udal Liburutegiko langileak eta Iure Eizagirre Artzape Euskara Elkarteko ordezkariak. Erun Ortiz Getariako Kultura teknikariak egin zituen idazkari lanak.

Guztira, 77 lan aurkeztu dira lehiaketara: 70 ipuin eta zazpi bertso edo olerki.

Ondorengoak dira saria irabazitako lanak.