Bizipozaren olatua

LH6 – Ipuina – Aipamen berezia
Intza Esteban Lazkano

 

Bazen behin gazte talde bat Maddi, Unax, Lore eta Peiok osatzen zuena. Gazte talde honi, Gabonetan, bidaia bat oparitu zioten itsasontziz, baino ez zekiten zein zen helmuga. 

Egun batzuk falta ziren eta denek, dena prestatuta zuten joateko. Eskolako lagun guztiek ere bazekiten bidaia bat oparitu ziotela itsasontzi batean. Iritsi zen irteteko eguna, abenduak 28. Denak, goizeko lehen ordutik, portuan zeuden itsasontziaren zain. Iritsi zen itsasontzia, denek musukoa jantzi eta familiakoez agurtu ziren. 

Itsasontziaren kapitainak Oier izena zuen eta herrian esaten zutenez, herriko kapitainik onena zen. Maddi, Unax, Lore eta Peiok oraindik ez zekiten nora joan behar zuten eta bat-batean Oierrek esan zuen: 

— Hawaiiar irlatara goaz Gabonak pasatzera!!! 

Denek poz aurpegia jarri zuten, inork ez baitzuen Hawaii ezagutzen. 

Hasi zen bidaia, oso luzea, eta sei ordu eta gero denek aspertu eta zorabiatu aurpegia zuten. Bat-batean itsasontzia gehiegi mugitzen hasi zen. Oier kapitainari aurpegia aldatu zitzaion, alde guztietatik olatu ikaragarriak zeuden, tsunamien antzekoak. Ametsetako bidaia amesgaizto bilakatu zen. Oier ahal zuen guztia egiten saiatu zen baina ustekabean sei metroko olatu ikaragarri bat etorri eta segituan denek beldurrez eskutik eutsi eta olatua pasatzen utzi zuten.

Segundo gutxi barru, mundu berri batean agertu ziren bostak. Mundu berri horretan itsasoa bare-bare zegoen eta kostaldeko herrixketan jendea alai, musukorik gabe, libre… bizi zen. Han ez zen koronabirusaren eta inongo gerraren arrastorik. Pixkanaka-pixkanaka mundu berri hori ezagutzen hasi ziren bostak. 

Halako batean, agure zahar jakintsu batekin egin zuten topo. Agureak begi urdin handiak, ile zuri luzea, aurpegi zimurtua eta esku handiak zituen; oinez ibiltzeko urre koloreko makil luze bat zuen. Bost lagunen artean agurearen adina asmatzen egon ziren eta azkenean agureak 93 urte zituela esan zien.

Urre koloreko makila musukoetara seinalatuz, agureak muturreko zapi zuri horiek zer ziren galdetu zien bostei. Hauek poliki-poliki beraien herrietan azken bi urteetan gertatzen ari zen egoera azaldu zioten agureari. Agureak ezagutzen ez zituen hitz asko atera ziren: “musukoa”, “pandemia”, “itxialdia”, “PCR”, “antigeno”, “konfinamendu”, “koronabirus”… Agureak musukoa lasai kentzeko eskatu zien eta bera prest zegoela ahal zuen guztia egiteko baieztatu zien. 

Jarraian, txoko berezi eta magiko batera eraman zituen bostak eta gutun zahar bat gordeta zuen botila bat eman zien. Gutun horretan etxera iristeko erronka batzuk zeuden eta aitonak esan zien erronkak lortu eta etxera iritsiz gero, opari berezi bat lortuko zutela. Hurrengo egunean hasi zuten abentura berria.

Erronketako bat 5.000 metroko mendi erraldoia igotzea izan zen. Kostata baina azkenean lortu zuten. 

Beste erronketako bat Afrikako herri pobre batean eskola bat eraikitzea zen. Hori ere lortu zuten eta Afrikako ume horiek zoriontsu egin zituzten.

Azken erronka Ukrainako gerratik ihes egin nahi zuten lau familia Euskal Herrira ekartzea zen. Hauxe izan zen erronka zailenetako bat. Bidaia luzea eta gogorra izan zen baina azkenean lortu zuten.

Hiru erronkak lortu eta gero, aitonarekin egin zuten topo. Aitona bere urrezko makilarekin zegoen neska-mutilen zain eta agindutakoa betetzeko prest zegoen. Orduan bere makil magikoarekin lurrari hiru kolpe eman eta urrutian, tunel handi eta argitsu bat ireki zen. Bostak harrituta aitonari begiratu zioten eta aitonak tuneletik pasatzeko esan zien. Tunelean sartu eta denbora gutxian Euskal Herrira itzuli ziren. 

Iritsi zirenean zerbait ezberdina nabaritu zuten, hain zuzen, ez zegoen, inongo koronabirusik, pandemiarik, ez konfinamendurik. Aspaldiko partez festa, txaranga, kuadrilla… nagusi ziren txoko guztietan. Hauxe zen munduan zegoen oparirik ederrena.