Desagertutako neska

12-14 urte – Ipuina – Saritua
Eider Azkue Ondarra

 

Duela gutxi, herriko sheriffa, lanik gabe zegoenez, konpondu gabeko kasu bat ikertzen hasi zen. Mikek paperak ireki eta desagertutako neskak Iune izena zuela jakin zuen; 7 urte zituela desagertu zen eta gaur egun 13 edukiko lituzke. 6 urte zeramatzan desagertuta.

Astebetera, pista batzuek Liarengana eraman zuten. Mike eta Lia sheriffaren ofizinan geratu ziren hitz egiteko. Eguna iritsi zenean, ofizinan:

— Noiz bukatu zenituen ikasketak? –galdetu zuen Mikek.
— Duela sei urte –erantzun zuen Liak.

Mike detaile interesgarri batekin ohartu zen, Iune duela 6 urte desagertu zela, Liak ikasketak utzi zituen urtean.

— Zenbat urte daramatzazu hemen bizitzen? –galdetu zion Mikek Liari.
— Jaiotzetik, baina bi hilabetero nire aitarengana joaten naiz, gurasoak bananduta daude-eta
–erantzun zion Liak Mikeri.
— Eskerrik asko, Lia, ahal duzu joan –eta horrela joan zen Lia.

Liarekin egon eta gero, Mike Iuneren familiarengana joan zen. Hipotesi bat kontatu zien, Liak ikasketak utzi zituenez, ahal izan zituela Iuneren pausoak kontrolatu.

Minutu batzuk beranduago sheriffak dei bat jaso zuen. Lehendakaria zen, txakur bat oparitu nahi zion kasuarekin jarraitzeko. Kafetegian geratu ziren. Kafetegira iristean, ordea, ez zegoen lehendakaria, baina hark bidalitako txakurrak nota bat zuen eta horrela zioen: Hemen duzu txakurra, mesedez, ondo zaindu eta kasua argitu. Lehendakaria. Mikek txakurra hartu zuen eta gaualdera etxera joan ziren, hurrengo egunean goizean goiz jaiki eta pista bila abiatzeko.

Biharamun goizean, herriko plazara joan eta tuberia batean sartuta orri bat aurkitu zuten. Hartu eta koordenada batzuk zeuden barnean. Koordenadek baso batera eraman zituzten sheriffa, txakurra eta sorospen taldea. Orduan sorpresa hartu zuten.

— A ze sustoa Lia, zer egiten duzu hemen goizeko ordu hauetan? –galdetu zion Mikek.
— Hemen, buelta bat ematen –erantzun zion Liak.

Arraroa egin zitzaion, baina aurrera jarraitu zuen. Txakurrak, ordea, bere usaimena erabilita, errekara egin zuen salto eta ileko goma batekin atera zen. Arratsaldean aztertu eta odola zeukala konturatu ziren.

— Goazen Iuneren familiarengana eta komentatuko diegu aztertu eta bilatu duguna –esan zuen Mikek.

Iuneren familiarekin egon eta gero Lia bilatu zuten. Susmagarria egiten zitzaion arropa beltzez jantzita ikustea eta pareta baten atzean ezkutatuta. Sheriffak ez zion kasurik egin, txakurra hartu eta kafe bat hartzera joan zen.

Hurrengo goizean, berriro, errekara jaitsi ziren. Bat-batean lasai-lasai zebiltzala, pertsona bat ikusi zuten gauzak ezkutatzen. Pertsona hark Mike ikusi eta korrika atera zen, baina Mikek txakurra soltatu eta ia-ia harrapatu zuen ihesi zihoan pertsona hura.

Egun guztia pasa zuen Mikek kontu berari bueltak ematen, azkenean, behintzat, tranpa bat bururatu zitzaion eta bere lankideei azaldu zien:

— Tranpa bat bururatu zait txakurrak pertsona hori errazago aurkitzeko, susmagarriaren objektuei lokalizatzaile bat jarri diet, une oro gauzak non dauden jakiteko –azaldu zien Mikek bere lankideei.

Hurrengo goizean lokalizatzailea begiratu eta objektuek leku berean jarraitzen zutela konturatu ziren, orduan hara joan ziren. Iritsi eta pertsona bat harrapatu zuten, baina maskara zuen eta ez zen ondo ikusten nor zen. Mikek, ordea, lortu zuen ikustea. Lia zen, horregatik konturatu zen bera joaten zen leku guztietara jarraitzen ziola objektuak ez harrapatzeko.

Horrela, gauzen kaxaren tapa atera eta Iune ikusi zuten bertan, bizirik. Itxura eskasa zuen, ez zegoelako ondo elikatuta. Momentu berean Iuneren familiari deitu eta bila etorri ziren. Sheriffak Lia atxilotu zuen eta galdera batzuk egin zizkion.

Iune, handik aurrera pozik bizi izan zen eta Liak, berriz, kartzelan igaro zuen bere bizitza guztia. Egun batzuetan Iune Lia bisitatzera joaten zen, baina bakarrik erantzun batzuk lortzeko.

Liak kartzelatik ihes egiteko saiakerak egin zituen arren, ez zuen lortu eta errenditu egin zen. Iune lasai eta pozik bizi izan zen betirako.