Ez galdu esperantza

LH6 – Ipuina – Saritua
Izar Urdangarin Agirre

 

Kaixo denei!

Iraia izena dut eta 12 urte dauzkat. Neska normal bat naiz, bere kuadrilla daukana, familia, zaletasunak, ikastola… nola ez, nire arazoak ere baditut, pertsona denek bezala. Hitz egin dezagun nire bizitzaren inguruan: nire kuadrilla munduko gauza onena da, lagun jator askoak dira eta pila bat maite ditut, batzuetan zoro xamarrak diren arren; beti irribarrez daude.

Familia handia ez daukat. Ama taberna batean aritzen da lanean, Amaia izena du. Nire anaia txikia Unax da, 7 urte ditu eta asko gustatzen zaio dantza, ballet talde batean ibiltzen da eta nire aita ba… manifestazio batean poliziak besotik tira egin, kotxean sartu eta kartzelara eraman zuen. Esan zutenez, 20 urte egon behar zuen bertan, osasunez ez zegoen batere ondo, baina kasurik ez zioten egin poliziek, beraz, goiz batean hilda bilatu zuten. Hau guztia nik 6 urte neuzkala gertatu zen baina orain kontu hori ahaztuta dago, nahiz eta askotan berarekin oroitzen naizen.

Beno, beste aldetik ere asko gustatzen zait arrauna, nahiz eta ezin dudan parte hartu. Zergatik? Ba neska naizelako; bai, nik ere ez dut ulertzen mutilak eta neskak eskubide berberak dauzkagu-eta, bai soldatan, lanean, ikasketetan eta baita kiroletan ere.

Istorio dena astearte batean gertatu zen. Ikastolatik etxera bidean nihoanean, kartel laranja bat ikusi nuen Kale Nagusiko horman itsatsita. Pentsatzen nuen herriko jaietarako egitaraua izango zela, baina ez zen hori. Gerturatu egin nintzen hobeto ikusteko eta hauxe jartzen zuen:

“Herriko Arraun Kluba, arraun zalea zara eta jokatu nahi duzu? Irailaren 22tik 30era, 17:00etatik 20:00tara, arraun klubean egongo gara zure zain!”.

Nire lehenengo pentsamendua hauxe izan zen: Ze ondo bihar bertan joango naiz izena ematera!

Gero pentsamenduak aldatzen joan ziren: Zerbait esango al didate neska izateagatik? Kuadrillako baten bati esango diot? Amari zer irudituko zaio?

Kezka denak alde batera utzi nituen eta hurrengo egunean hauxe gertatu zen…

— Kaixo neskak! Ikusi al duzue Kale Nagusiko kartela? –esan zuen Garazik, kuadrillako aberaskumeak.

Denek ezetz esan zuten baina nik hauxe erantzun nuen:

— Ze kartel? Herriko arraun klubekoa? –galdetu nuen pozez zoratzen.
— Ez, keba, ni herriko jostun taldeko kartelaz ari nintzen –erantzun zidan Garazik apur bat nahastuta nire erantzunarengaitik.
— Ala, ze guay Garazi –erantzun zion Maiderrek.
— Bai, ni ere gustura apuntatuko nintzateke jostungintzan –esan zuen Naroak.

Ni momentu horretan triste sentitu nintzen. Ni gauza bat proposatzera nihoan eta Garazik plan hobea zuen itxuraz. Naina begietara begira nuen eta halako batean galdetu zidan.

— Iraia zu ze kartelez ari zinen hitz egiten?
— Atzo nik ere kartel laranja bat ikusi nuen Kale Nagusian, baina ez zen jostungintzakoa arraunetakoa baizik –erantzun nuen kuadrillako norbaitek baietz esateko esperantza handirik gabe.

Denak elkarri aurpegi arraroak jarriz begiratzen zioten, Nainak hau erantzun arte:

— Plan ederra! Ni gustura apuntatuko nintzateke
— Baina badakizue ezin duzuela arraunetan aritu –esan zuen Loreak.
— Beno ba, gu bihar arratsaldeko 17:30ean arraun klubera azalduko gara eta esan dezatela nahi dutena baina gu talde horretan sartuko gara –esan zuen Nainak bere buruarengan konfiantza osoz.
— Arrazoia daukazu, ni ere joango naiz –erantzun nuen.

Beste denak, berriro aurpegi arraroak jartzen hasi ziren. Baina guri bost! Halako batean Garazik esan zuen:

— Egin dezatela nahi dutena mukizu hauek.

Arraun klubera joateko eguna iritsi zen, 17:15ean herriko plazan geratu ginen Naina eta biok. Egun horretan, amari lanean jai eman zioten eta etxetik irtetera nindoala hauxe galdetu zidan:

— Nora zoaz Iraia?
— Nainarekin geratu naiz, arraunetan apuntatzeko asmoz gabiltza eta arraun klubera goaz ea ze esaten diguten –ni zer erantzungo zuen beldurrez nengoen.
— Primeran iruditzen zait, ea lortzen duzuen Joxe zaharra konbentzitzea emakume arraunlariak klubean sartzeko.
— Bai lortuko dugu, beno banoa Naina zain daukat eta!

Korrika abiatu nintzen plazarantz eta bertan zain neukan Naina.

— Kaixo, dena ondo? 15 minutu inguru egon naiz zain eta arraroa da zu berandu heltzea.
— Bai, dena ondo. Ama konbentzitzen egon naiz arraun klubera goazela apuntatzeko asmoz.
— Eta zer iruditu zaio? –galdetu zuen Nainak aurpegi txarra jarriz.
— Ba primeran iruditu zaio, eta zure gurasoei?
— Aitari primeran, baina amak esaten dit ni emakume bat naizela eta emakumeak ezin dutela arraunean aritu. Nahiago du Garazi eta konpainiarekin jostungintzan apuntatzea. Baina ez diot kasurik egin eta gurasoak eztabaidatzen utzi ditut.

Orain arte aipatu ez dudan arren, Nainaren gurasoak musulmanak dira, aitak Ibram izena du eta amak Aicha.

— Jo, ez dakit zeba pentsatzen duten gehienek arrauna ez dela neskentzako kirola –esan nuen haserre.
— Hemendik aurrera ez, ikusiko duzu, baietz Joxe zaharrari irabazi! –erantzun zidan Nainak konfiantza osoz.

Arraun kluberantz jarraitu genuen, zenbat eta gertuago orduan eta urduriago geunden.

Halako batean iritsi ginen eta mutil gazteak edo gizon zaharrak besterik ez zeuden.

— Kaixo, arraunetako izena ematera gatoz –esan nion bertan zegoen gizon zahar bati
— Jostungintza beste kalean dago-esan zuen beste batek.
— Esan dugu arraunetara gatozela –esan zuen Nainak.
— Ba ezin duzue izena eman, emakumeak ezin dira arraunetan ibili.

Harrituta geratu ginen Naina eta biok, baina ez genuen etsi, borrokatu egin genuen klubean sartu nahi genuelako eta ez genuen esperantza galdu. Proba fisiko batzuk egin zizkiguten gure indarra neurtzeko: abiadura, erresistentzia…

Proba denak pasa genituen bai Nainak eta baita nik ere. Orduan Joxek hauxe esan zigun:

— Zorionak neskak, klubaren barruan zaudete!

Nainari begietara begiratu nion, berak begiratu egin zidan eta besarkada handi bat eman genion elkarri.

Hurrengo egunerako herrian bolo-bolo zebilen Naina eta biona, horrela ginen ezagunak: Lehenengo bi neska arraunlariak. Gipuzkoa mailan famatuak egin ginen, beraz, gero eta talde gehiagok onartzen zituzten neskak beraien klubetan, eta dena guri esker.

Hurrengo egunean ere ikastolan denek ezagutzen gintuzten Naina eta ni. Arratsaldea iritsi zen eta asteazkena zenez, arraun entrenamendua tokatzen zen 17:30ean.

— Iraia, gaur ere 17:15ean plazan? –galdetu zidan Nainak.
— Noski!

Arraun klubera iritsi ginen eta neska gazte pila bat zegoen arraunean apuntatzeko ilusioz, baina Joxek ilusio denak zapuztu zituen.

— Klub honen barruan sartzeko zazpi proba desberdin gainditu beharko dituzue. Zazpitik proba bat ez bada gainditzen, motxila hartu eta etxera bueltatuko zarete. Argi dago?

Neskak probak egiten ari ziren bitartean Naina eta biok entrenatzen jarraitu genuen.

Probak bukatu eta gero hiru neska gerturatu ziren guregana.

— Kaixo! Irati izena dut eta hemendik aurrera zuen traineru berdinean ibiliko naiz.
— Iepa! Ni Nur naiz eta traineruko patroia izango naiz.
— Kaixo! Ni, berriz, Izadi naiz eta ni ere zuen traineru berdinean ibiliko naiz.

Ezin dut sinetsi 17 nesketatik hiru neskak bakarrik pasa izana probak. Beno, garrantzitsuena da nesken trainera daukagula! Ni baborra, Naina estriborra, Irati baborra, Izadi estriborra eta Nur patroia.

— Talde ederra osatzen dugu! –esan nuen irribarrez.
— Bai horixe! –erantzun zuten neskek.
— Gora neska arraunlariak! –esan zuen Nurrek.
— Gora! –esan genuen denok batera.

Asteak pasatzen joan ziren eta lehia asko irabazi genituen: Santurtziren aurka, Zumaia, Zarautz, Orio, San Juan…

— Neskak, larunbat honetan denboraldi osoko estropada garrantzitsuena daukazue, hau galtzen baduzue, nesken trainerua pikutara joango da –esan zigun Joxe entrenatzaileak aurpegi serioa jarriz.

Larunbata iritsi zen eta goizeko 10:00etan Orion geneukan estropada. Beraz, 09:00etan geltokian elkartu ginen. Denak lo aurpegiarekin geunden eta oso urduri, Joxek aurreko entrenamenduan esan zigunagatik.

— Iepa neskak! –esan zuen Iratik beti bezain umoretsu.
— Kaixo –erantzun nuen.

Oriora iritsi ginen eta bost minutu falta ziren gure estropada asteko eta dagoeneko traineruetan jarrita geunden. Halako batean tronpeta entzun zen estropadari hasiera emateko. Publiko osoa gu animatzen ari zen, horrek niri behintzat animoak eman zizkidan.

— Benga neskak! Ederra ziaboga! Ondo Nur!!! -esan zuen ozen oihukatuz Joxe zaharrak.
— Aupa neskak, benga Iraia! Aupa zuek!
— Onenak zarete, eutsi hor!
— Hortxe duzue! Azkar! Ederra ziaboga.

Hainbeste oihu, animo eta sufrimendu eta gero, irabazi egin genuen. Ezin genuen sinetsi onenak gara!

Ez ahaztu, zuk gauza bat benetan nahi duzunean ezin duzu galdu esperantza, gogor borrokatu inork ez zaitu gutxietsiko, zuk zure buruarengan konfiantza osoa badaukazu, lortuko duzu!