Getariako baso magikoa

LH4 – Ipuina – Aipamen berezia
Malen Esteban Lazkano

 

Bazen behin Dojunbaso izeneko baso bat. Basoa toki oso polit batean zegoen itsasora begira. Bertako zuhaitzak irudiz beteta zeuden eta adarretan begiak, sudurrak, eskuak… zituzten. Baso magiko honetan kolore guztietako zuhaitzak zeuden: arrosak, laranjak, urdinak… Basoaren erdian kobazulo bat zegoen eta Getariako umeek pentsatzen zuten basoko margolaria bertan bizi zela. Askotan joaten ziren kobazuloko sarrerara baina ez zuten inor ikusten.

Egun batean, kobazuloan manta bat ikusi zuten bertako umeek. Mantaren azpian margolariaren argazkia zegoen. Hurrengo egunean, haurrak kobazulora joan ziren ea hor zegoen ikustera eta topatu zuten margolaria. 68 urte zituen eta munduko margolari ospetsuena zen. Begi urdinak, azal zuria, eta sudur haundia zuen, eta barregarria ere bazen. Margolariak ume guztiei eskatu zien gurasoei ezer ez esateko. Umeek hitza eman zioten margolariari.

Joxe zuen izena, oso txintxoa zen eta umeekin jolastea gustatzen zitzaion. Bostetan gelditzen ziren beti. Egun batean margolariak, iritziz aldatu eta esan zuen:

— Goazen gurasoei abisatzera, harrituta geldituko dira.

Guk bagenekien Joxe ausarta izango zela eta, azkenean gurasoak ezagutuko zituela. Beste arratsalde baten, Joxe kobazulora sartu zen eta esan zuen harriturik:

— Zer da gauza polit hau?

Izan ere, umeek karta bat egin zioten Joxeri. Bertan hau jarri zioten:

“Kaixo Joxetxu. Oso gustura ibiltzen gara zurekin jolasten, baina eguraldi txarra egiten duenean ezin dugu baso magikora etorri. Eta gure gurasoek esan digute ea nahi duzun gure kaleko etxeetara bizitzera etorri”.

Pila-pila-pila gustatu zitzaion oparia. Hala ere, Joxek erantzun zien oso pozik zegoela kobazuloan, oso zoriontsu zela han. Baina, berak hor egingo zuela Ume koba txokoa, eguraldi txarra egiten duenean berarekin bertan jolasteko. Baso baten forma zuten puzgarriak jarri zituen Ume koban.

Hurrengo egunean, arratsaldeko 17:35ean geratu ziren lagunak eta pijama festa bat egin zuten.

Egun batean, Joxe gaixo jarri zen eta haurrak triste-triste geratu ziren. Ezin zuen kalera atera eta kobazuloan denen artean txoko goxo bat prestatu zuten. Egunero-egunero zopa beroa eramaten zioten Joxeri eta botikak ere bai. Medikua ere joan zen egun batean Joxe ikustera. Azkenean, sendatu egin zen eta umeak oso pozik jarri ziren.

Festa haundi bat prestatu zuten ospatzeko. Musika, goxokiak jan eta dantzak egin zituzten, oso ondo pasatuz. Ikaragarria izan zen, umeei izugarri gustatu zitzaien. Gero denak joan ziren Ume kobara. Basoko tokea eman zion Joxek: elefanteen, lehoien, tximuen… irudiekin. Umeek harrigarria zela esan zuten.

Eta iritsi zen egun bat Joxek bidaia inportante bat egin behar zuena: bere familia ikustera joan behar zuen Bartzelonara. Orduan, denek agurtu zuten eta horrela bukatu zen Getariako Joxe magikoa.

JOXE BASOKO GIZON HARRIGARRIA, MUNDU OSOKO BASOETAKO SARIA.