Naia liburuaren barruan

LH5 – Ipuina – Aipamen berezia
Ane Arregi Aranburu

 

Bazen behin Bilboko neskatila bat, Naia izenekoa. Maialen izeneko ahizpa bat zuen eta Aimar izeneko anai bat. Hirurei abenturak ikaragarri gustatzen zitzaizkien. Naiaren ametsa etorkizunera bidaiatzea zen. Baina hori nola egiten da? Lortuko al du? 

Otsailaren 14an, bere urteak ziren. Bere urtetan liburu bat nahi zuen baina ez edozein liburu. Etorkizunera nola bidaiatu azaltzen zuen liburua. Hau, Euskal Herriko ikertzailerik famatuenak zuen. 

Maialen eta Aimar deseatzen zeuden Naiari sorpresatxo bat emateko bere urtetan… Ezetz asmatu zein zen sorpresa? Berak eskatzen zuen liburua! Ikertzailea, beraien aldameneko etxean bizi zen. Maialen eta Aimar, amari ezer esan gabe, ikertzailearen etxera abiatu ziren. Tinbrea jo zutenean, ikertzailea atera gerturatu  zen. Aimar ikertzailearekin hitz egiten geratu zen eta bitartez, Maialen atzeko atetik liburua hartzera joan zen. Etxera sartu eta lehenengo gauza, etxeko planoa bilatzea izan zen. Planoa, bi arrazoiengatik hartu zuen.

Lehenengoa, jakiteko ze geletan zegoen liburua, planoan gorriz agertzen zelako. Bigarrena, etxean ez galtzeko.

Bertan agertzen zenez, goiko gela batean zegoen liburua eta korrika joan zen. Gela armairuz betea zegoen, beraz armairu guztiak ireki zituen. Armairu bateko liburu batek distira egiten zuen eta Maialenek hartu egin zuen. Liburua ireki zuenean, magikoa zirudien. Liburua itxi, besapean sartu eta etxetik atera zen. Maialenek Aimarri keinu bat egin zion liburua hartu zuela esanez. Orduan, ikertzaileari presa zuela esan eta etxera abiatu ziren Aimar eta Maialen. Etxean, apaingarrizko paper bat hartu zuten eta liburua paperarekin bildu zuten.

Naiak, esnatu zenean, ez zuen liburua espero! Bere ohitura, opariak bazkaltzeko orduan irekitzea zen, lehengusuekin eta aiton-amonekin batera. Bazkaldu aurretik ireki zituen opariak. Opari pila bat jaso zituen: bizikleta bat, mahai-jolasak, arropa… Baina gehien gustatu zitzaion oparia dudarik gabe, liburua izan zen. 

Bazkaltzean, Naiak amari zera galdetu zion, ia etorkizunera joan zitezkeen arratsalde-pasa. Amak baietz erantzun zion baina guraso batekin joaten baziren. Naia, Aimar, Maialen eta lehengusuak oso pozik jarri ziren eta bidaia nola izango zen pentsatzen hasi ziren. 

Etorkizunera joateko, lehenengo, liburuan agertzen zen borobilean Naiak behatza jarri zuen. Ondoren, joan behar zutenen izenak esan zituen, eta azkenik, hitz arraro bat esan behar zuen: KASHIMPA. Baina, nahi gabe, KASHIMPO esan zuen. 

KASHIMPO esanez, historiaurrera bidaiatzen zen, ez etorkizunera, eta historiaurrera bidaiatu zuten. Naiaren lehengusua Martin, oso aditua zen dinosauroetan baina bere arrebari Paulari beldurra ematen zioten. Historiaurrean, ez zegoen tabernarik… eskerrak Aimarrek opilak eraman zituen jateko. Opilak jatera, harri batera joan ziren. Opilak bukatu zituztenean, Paulak atzera begiratu zuen eta Tiranosaurorex bat ikusi zuen. Garrasika hasi zen. Naiaren ama, beraiekin zegoen eta Paula lasaitzen saiatu zen baina ez zuen lortu. 

Bat-batean, gauza arraro bat gertatu zen eta beraien etxean agertu ziren. Arratsaldea pasa zelako agertu ziren etxean! Oso azkar pasa zitzaien denbora. 

Handik aurrera, liburua askotan erabiltzen zuen. 

Egun batean, etorkizunera joan zen eta plastiko gehiegi erabiltzen zuten. Naiak ez zuen nahi hori gertatzerik eta handik aurrera, ez zuen plastiko gehiagorik bota lurrera hori gerta ez zedin. Baita ere, kalean kartelak jarri zituen. Gero, plastikoa erabili beharrean, paper gehiago erabiltzen hasi ziren eta horrela, mundua guztiz aldatu zen eta askoz ere zoriontsuagoa bihurtu zen mundua.