Zergatik ni?

LH5 – Ipuina – Aipamen berezia
Araitz Muñoa Arenas

 

Egun batean, Agatek eguneroko bat jaso zuen oparitzat.

2015eko apirilaren 2a

Aitaren lana dela eta Larrabetzutik Hondarribiara etorri gara bizitzera. Familiarekin nago baina kezkak dauzkat. Eskola, lagunak… ez dakit erraza izango den. Ikusiko dugu bihar nola joango zaidan eguna.

Behintzat, asteburu eta Aste Santutan Larrabetzura joango gara. Lagunekin egoteko aukera izango dut, elkartu, eta gertatutako guztia azalduko diet. Faltan botatzen ditut jada, nahiz eta bost egun bakarrik pasa diren, espero dut beraiek ere ni faltan bota izana.

2015eko apirilaren 6a

Ondo nago eskolan, baina inork ez dit hitz egiten. Ez da inor gerturatzen niregana. Espero dut hurrengo astean behintzat norbaitek kasu egingo didala. Ez dute pentsatuko bada, kosk egiten dudala, ezta? Horrela bada, azalpen batzuk eman beharko ditut gelan. 

Nire urteak izateko irrikitan nago. Sei egun bakarrik falta dira eta, beno, oso urduri nago. Baina gauzak nola doazen ikusita ez dakit pastela eramango dudan gelara.

2015eko apirilaren 10a

Gerturatzen hasi zaizkit behintzat, baina bakarrik zirikatzeko. Ez dut gehiago aguantatzen eskola honetan! Espero dut okerrera ez joatea, ia nahikoa daukat eta! Beti pentsatzen dut gauean burla egiten didatela, eta galderak etortzen zaizkit burura. Zergatik ni? Berria naizelako? Nire itxura al da? Nire izaera? Zer da? Zergatik niri? Eta galdera horiek buruan dauzkadala hartzen dut lo.

Ez dakit nola dagoen hain ondo nire anaia, bazkaltzera joatean beti esaten du oso erabaki ona izan zela hona etortzea. Lagun pila bat dituela, eta behin edo behin esan du Larrabetzun baino hobeto dagoela hemen.

2015eko apirilaren 12a

Gaur nire urteak dira!!!! Erloju berri bat oparitu didate eta baita ere kontsola bat!!! 🙂 Irrikitan nago kontsola berria probatzeko. Beste opari bat ere egin didate ez nuena batere espero, eta hori bai ez didatela egin gurasoek. Gaur, eskolan, neska bat gerturatu zait. Nik pentsatu dut berriz burla egitera zetorrela, baina oker nengoen, nire laguna izateko asmoarekin gerturatu da. Arratsalderako gelditu gara, 17:00etan plazan. Ah, eta Nerea du izena.

2015eko apirilaren 15a

Gaur sekulako eguna izan da, ez dakit nondik hasi. Bueno lagun berria egin nuen nik, ezta? Ba berarekin konfiantza hartuta, irakasleari hitz egiteko txanda eskatu diot eta gela osoari esan diot “Zergatik ni eta ez bera?”. Denek harridura aurpegiarekin begiratu didate. 

Kalabaza ez bazan bukatu dezagun lagunekin jolasten plazan.