Haritz Alberdi: “Oso pozik nago, erronka latza geneukan esku artean”

 

Udal hauteskundeetako botoen zenbaketan urduri ikusi dugu Haritz Alberdi EH Bilduren alkategaia Berdura plazan. Datuak argitzen joan ahala, ordea, irribarrea marraztu zaio aurpegian, negarrak ihes egiten ziola aitortu badu ere. Tentsioa amaituta, alderdikideen zein herritarren besarkadak eta zorion agurrak heldu dira gero.

Kanpaina gogorra izan dela dio, “zikina” ere bai une batzuetan, bai herrian bai Gipuzkoan. Gogortasun horri atxiki dio EH Bilduk izandako boto galera eta EAJ-PNVren igoera. Bihartik aurrera herriarentzat lanean segitzeko asmoa berretsi du: “Herriaren alkatea naiz eta herri guztiarentzat aginduko dut”.