Lege oharra

Pribatutasun politika-Datu pertsonalen babesa

Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu zure datu pertsonalak Artzape Euskara Elkartearen tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea (Artzape Euskara Elkartea, Krixketaneko Iturrigaina 1, 20808, Getaria). Hala, eskatutako zerbitzuak kudeatzeko, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zurekin harremanetan jartzeko, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko eta enpresaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

Artzape Euskara Elkarteak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Ez dizkio datuak hirugarrenei emango, baldin eta gobernu agintariek informazioa eskatzen ez badute edo legeren bat betetzeko beharrezkoa ez bada.

Webgune honen bitartez datu pertsonalak emateak esan nahi du eskatzailea hau guztiaren jakitun dagoela eta Pribatutasun Politika honetan adierazitakoa onartu egiten duela.

Tratatutako datuak

Datu hauek tratatuko ditu Artzape Euskara Elkarteak: erregistroa dela-eta emandako datu pertsonalak eta identifikatzaileak; harreman komertzialaren ondoriozkoak; prozesu informatikoen ondoriozkoak; eta legez eskuratu dituen bidez ondoriozta ditzakeenak.

Artzape Euskara Elkartearen zerbitzuen erabiltzaile izan bitartean tratatu eta biltegiratuko ditu elkarteak datuok, baita legezko betebeharrak preskribatu arteko epean ere, erabiltzailearen datuak tratatzearekin lotutako erantzukizunen ondorioz halako betebeharrik suertatzen bada.

Interesdunen eskubideak

Bezero orok baliatu ahal izango ditu datuetara sartu, horiek zuzendu nahiz ezabatu, baimena ezeztatu, tratamendua aurkaratu nahiz mugatu, eta/edo datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubideak, bide hauetatik: artzapeeuskaraelkartea@gmail.com helbide elektronikoan; Artzape Euskara Elkartearekin harremanetan jarriz, telefonoz (943 000 548) nahiz posta elektronikoz (https://www.artzape.es/kontaktua), edo idazki bat bidaliz helbide honetara: Artzape Euskara Elkartea. Krixketaneko Iturrigaina 1. – 20808 Getaria (Gipuzkoa). Eskariarekin batera nortasun agiri baten kopia bidali beharko duzu.

Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Segurtasun-neurriak

Artzape Euskara Elkarteak, datu pertsonalak tratatzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Beti ere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalen babesari buruz indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileari argi adieraziko zaio segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Artzape Euskara Elkartearen erantzukizunpekoak.

Trafiko-datuak

Artzape Euskara Elkartearen webguneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzaileen IP helbideak erregistratu ditzake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, besteak beste, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Aipatutako helburua lortzeko, Artzape Euskara Elkarteak egokiak iruditzen zaizkion software desberdinak (esate baterako Google Analytics) erabiliko ditu webgune hau neurtzeko eta aztertzeko.

Zure ordenagailuko nabigatzailearen aukerak konfiguratuta, ekipoan cookieak instalatzea onartu edo ekidin dezakezu. Gainera, instalatu direnak aurkitu eta ezabatu ditzakezu.

Esteka hauetan, hori nola egiten den ikusiko duzu:

Cookieak instalatzeari uko egiteak zerbitzuari kalte egin diezaiokeela eta zerbitzu guztia edo parte bat zuzen erabiltzea ekidin.

Indarraldia

Artzape Euskara Elkarteak beretzat gordetzen du bere pribatutasun politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Artzape Euskara Elkarteak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Artzape Euskara Elkarteak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.