Begirada aurrera

Esti India

 

Belaunaldiz belaunaldi bizitzaren abiadura handituz, handinahia, diru-gosea.

Gizakiaren ergelkeriak menderatuta hiltzen ari den planeta batengatik sentipenik gabeko gizakiak ari gara bilakatzen.

COVID-19ak bat-batean geldiarazi gaitu;
gaixotu egin al gaitu?
             Jada gaixo gaude.

Denbora daukagu!!! Dena ez dago galduta, aurrerantz begiratu eta entzun dezagun.

Entzun diezaiogun Ama Lurrari, hobeak ziren garaiak nostalgiaz gogoratuz, biribil hitz egin digu, barne barnetik.

Ama Lurrak eskuzabala dela erakutsi digu, indartsua, ezinikusirik gabea… positiboki erreakzionatu du eta denbora laburrean birsorkuntzarako gaitasuna duela azaldu.

Har dezagun adibide gisa eta alda gaitezen!!!