Monsier Trompette

Maleta, aurrera zihoan zinta elektrikoan jarri eta pantailan agertzen zen irudiari begiratu nion.

— Ikusi! Lauki zuzen forma duen gauza hori nire armonika da –esan nion Naroari.

Naroak telebistari begiratu zion. Bai, niri ere gustatzen zait nire objektuak pantailan bereiztea, baina oraingoan ez nengoen hortan,

pentsatzen. Parisera iristen garenean, Monseir Trompete han ikusiko dugu.

Hark bere etxera gonbidatu gintuen. Monseir amaren lagun mina zen, elkarrekin Noir kafean jotzen eta abesten zuten. Ama eta Trompette Londresera zihoazen, eta gu Parisera, haren atikora gindoazen.

Hegazkina aireportura iritsi zenean, han ikusi genuen beltzez eta beixez jantzitako gizon bat. Oso elegante zegoen, bere alkandora txuria eta marra doratukoa zen, galtzak eta txaketa beltzak zituen eta kapela marroi iluna zuen.

Naroak ikusi zuen lehenengo

— Hori da! –esan zidan. Ez genuen inoiz ikusi, baina amak erakusten zizkigun argazkiak zirela, ezagutzen genuen.

Gerturatu ginen eta Bonjour esan zigun. Naroak, frantsesez hitz egiten zuen, baina nik, oso gauza gutxi ulertzen nituen.

Trompetten autoan sartu eta Parisera iritsi ginen. Hango terraza, kale, ate eta musikaz miretsi nintzen. Hain ziren zoragarriak! Kalean akordeoi txiki bat jotzen zuen gizon bat zegoen, ondoan, lore denda kuttun bat eta handik gertu soineko disdiratsu bat zuen emakume bat abesten zegoen.

Dena polita eta xarmanta zen. Trompetten auzoa oso bohemioa zen. 47 zenbakian bizi zen, egurrezko ate handi bat ireki eta goruntz abiatu ginen. 3. pisura iristen ari ginela, La vie en rose abestia entzuten zen. Amaren ahotsa zen.

Hirurok elkarri begiratu genion. Guztiek poztasun irrika sentitu genuen.