Zerutik begira!!!

Arantxa Iribar

 

Dena hankaz gora!!!
Hegazkin bat hartu eta hegan nora noa?
Nire bihotza, nire arima, nire gorputza asetzen duena hemen daukat!!!

Dena hankaz gora!!!
Herri txiki handi bat daramat bihotzean, berekin batera hazi egin naiz.
Neguan oso gustuko, bere ilunpe eta isiltasuna; moilan goizean goiz…
kaioak bakarrik entzuten dira.
Uda etorri eta kolorez betetzen da urtero.
Baina niretzat bere jendeak ematen dio bizitza eta nortasuna.

Dena hankaz gora!!!
Ipini du herria ikusten ez den zerbaitek.
Zain zegoen? Ez da bat-batean izan…
Beldurra, izua, kezka jendearen begietan, eta horren gainetik, elkartasuna, sormena,
konplizitatea eta maitasuna.

Herri txiki handi hau beti hazten ari da!!!
Eta… zeru goitik!!!
kaioen gainetik
hegazkin batetik
hankaz gora
ipini duen
herri txiki handi!!!
Ikusten ari da
ari da hazten!!!