Atzo Getarian Aitor Urresti EAJko zinegotzia eta alkategaiaren aurka egindako pintaden aurrean, Getariako EH Bilduk honakoa adierazi nahi du:

1-   Erabat arbuiatzen dugu gertaera hori, eta, horren aurrean, gure jarrera publikoki adierazi  nahi dugu.
2-   Gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diogu Aitor Urrestiri, eta, bide batez, aldarrikatzen dugu edonork duela bere proiektu politikoa modu libre eta baketsuan defendatzeko eta herritarren ordezkari publiko izateko eskubidea.
3-   Getarian eta Euskal Herrian oinarrizko eskubide guztien defentsa egitea dagokigu, eta horretan jarriak ditugu gure ahaleginak. Horregatik, horrelako gertaerek ez dute lekurik gurean.
4-    Azken urteetan elkarbizitzan emandako urratsak sendotzen eta indartzen jarraitutzeko gure konpromisoa adierazi nahi dugu.
                                                                                            Getariako EH Bildu, 2018ko abenduaren 11ean.