Atzo kantari, Getariako Presoen aldeko lagunek antolatuta, jendetza bildu ginen. Zorionak guztioi! Haur, gazte, heldu eta zahar Preso eta Iheslari Politikoak etxera ekartzearen aldeko abestiak herriko txoko desberdinetara eraman genituen. Eta urtero egin ohi dugun bezala, Txeru eta Elizako Koroarekin batera, elkarrekin, “hator-hator etxera” eta “olentzero” kantatuz egin genien ongi etorria Olentzero eta Mari Domingiri.

Ibilibidean zehar ateratako argazki, bideo, abesti eta bertso batekin arratsaldeak emandakoaren laburpen-bideo bat osatu zen. Disfrutatu 3 minutuko bideoaz!