Artzaperen azken alea jaso eta, bestela ezin zuen gisan, Nikari egindako elkarrizketak erakarri nau. Hura zabaldu, eta lerroz lerro erakargarriago iruditu zait. Esandakoak eta haiek esateko era politika egiteko modu jakin batekin identifikatzen ditudalako: gure estiloarekin. Alde batetik, EH Bilduk azken urteetan izan duen ibilbidea irudikatzen du, eta balioa eman dio egindako proiektu ezberdinei. Bestetik, zintzotasun ariketa ikaragarri bat egiten da elkarrizketan; egindakoak aipatuz, bai, baina egin gabekoak bazter utzi gabe.

Hargatik, datorren maiatzaren 26aren biharamunari begira, eta hautatua izanez gero, gogo handiz eutsiko diegu haietako zenbaiti. Eta, horretarako, ezinbestekoa da etorkizuneko erronka garrantzitsu horiek gure agendan jarraitzea:

2019an helduko diogu

 

1.- Aparkalekuen afera: 2019ko urte bukaerarako irtenbidea jarriko diogu. Arazo bat bihurtu da, kontziente gara eta gainera jendearekin izan ditugun hartu-emanetan azaleratu den kontua da. Beraz, udara ondoren prozesu parte-hartzaile baten bitartez kontuari eutsi, eta urte bukaerarako ordenantzak idatziak izango ditugu. Horretarako, gainera, EH Bilduren oraingo udal taldeak jada, aurrekontuetan, diru partida bat bideratu du parte-hartze prozesua garatzeko. Nahitaez eutsi beharreko gaia da.

 

2.- Zarautz bideko pasealekua zabaltzea (Santanape): Datorren legegintzaldian hasiko gara. Joan-etorri ugariko pasealekua da, beraz, behar-beharrezkoa ikusten dugu eremu horretan zenbait egokitzapen lan egitea, oinezkoen irisgarritasuna eta segurtasuna bermaturik egon daitezen. Gainera, hemen ere oraingo udal taldeak, proiektua idatziz, lanak erraztu dizkigu eta gure eginkizuna martxan jartzea izango da.

Legegintzaldi berrian egingo dugu.

 

3.- Irisgarritasuna: Elkano kaletik jubilatu eta pentsionisten elkarteraino zenefa jartzeko proiektua idatzita du oraingo Udal Gobernuak eta guk exekutatu egingo dugu. Gainera, alde zaharreko beste kale guztietan ere zenefa egon dadin urratsak emango ditugu. Eragileren batek esandakoari jarrituz, Artzapeko aldapan baranda jarriko dugu.

 

 

 

Hobetzen segituko dugu

 

4.- Parte hartzea: EH Bilduk parte-hartze ordenantza legealdi amaierako onartuko du. Eta Getariako EH Bildutik motor hori %100an martxan jarriko dugu. Herritarrek udalgintzan partehartze zuzuena izateko 6 eremu finkatu ditugu: Osoko Bilkura, Udal Batzorde Informatiboak, Herritarren Mahaiak, Herri Ekimenak, Galdeketa eta Parte Hartze prozesuak.

 

 

5.-Kirola: EH Bildun ezinbesteko ikusten dugu kirola (arrauna, surfa, futbola, igeriketa…) baldintza egokietan egitea. Horregatik, eskaintzen diren aukerak bermatzen jarraituko dugu. Alde batetik, egungo instalazioak eraberrituz (kiroldegia…); bestetik, herritik kanpoko instalazioak erabiltzea bermatuz; eta azkenik, erabilera aukera berriak aztertuz (hitzarmenak egin…). Horrez gain, kirol instalazio berriei dagokienez (futbol zelaia, …), hausnarketa bat bultzatu eta beharraren inguruko diagnostiko bat egingo da, eta, hala badagokio, norabide horretan erabakiak hartu.

 

Amaitzear da Nikaren aroa, baina hark utzitako ondarea harilkatzen jarraitzeko konpromisoa dugu.