Alderdi Eguna ospatuko dute jeltzaleek datorren irailaren 30ean Forondan (Araba), 42. edizioa,
“Euskadik Aurrera Darrai” lelopean. Hori horrela, Getariako batzokiak autobusa jarri du Alderdi Egunera
joateko. Izen emateko epea irailaren 26 artekoa izango da. Interesa duen edonork honako baliabideak
erabil ditzake izena emateko: 688 803 568 telefonora deituz edo getariaprest@gmail.com e-postara mezu
bat bidaliz. Autobusa irailaren 30ean goizeko 9:00tan irtengo da autobus geltokitik (Zumaiako
noranzkoan).

Bestetik, jakinarazi baita ere, EGIren kanpaldia irailak 27 eta 29an izango dela. Parte hartu nahi duen
orok bide beretik eman dezake izena.
Aurtengo programazioa:

10:00 Ongi etorria
10:30 Meza
11:15 Agintarien desfilea
12:00 Ekitaldi politikoa, honakoen parte-hartzearekin:
• Iñigo Urkullu lehendakaria.
• Andoni Ortuzar EBBren presidentea.
13:15 Herri kirolak
13:15 Erromeria kanpa barruan
16:00 Disko Festa Joseina Etxeberriarekin.

BESTE GUNE BATZUK (10:30tatik 17:30tara)
• 2 eta 4 urte arteko txiki-txokoa
• Ludoteka
• Puzgarriak
• Gaztetxoak
• Rokodromoa
• Tirolina
• Jumping-a
• Quad zirkuitua
• Bizikleta zirkuitua

Sukaldari eskola
Hainbat sukaldariren laguntzaz gastronomiarekin zerikusia duten jarduera entretenigarriak antolatuko
ditugu 7 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteentzat.