Haurrak atera ziren lehenbizi kalera joan den astelehenean; gaur helduak atera dira, kirola egitera eta paseatzera. Getaria 5.000 biztanletik beherako herria denez, ez dago ordutegi mugarik eta herritarrek 06:00etatik 23:00etara irten ahal izango dute egunean behin.

Batzuek goizeko lehen orduak aprobetxatu dituzte bizikleta hartu eta kilometroak egiteko. Goizaren erdialdean, txirrindulariak eta oinezkoak elkartu dira Garate Gainerako bidean. Jende mordoxka moilan eta San Anton bidean ere; surflariak, bien bitartean, Gaztetapen. Hondartzara ere gerturatu dira zenbait, oinez ibiltzera zein eguzkia aprobetxatzera. Udaberri giroa hartu du, aspaldiko partez, Getariak.

 

Lotutako albisteak: