Aurreko astean igo zen Eibar taldea Iberdrola Ligara, emakumeen lehen mailara. Ane Campos taldeko jokalari getariarra omendu du gaur eguerdian Getariako Udalak. Senide eta lagun gutxi batzuk udalbatzar aretoan zirela, zorionak eman dizkio Haritz Alberdi alkateak, eta Eduardo Galeano idazleak futbolaren inguruan idatzitako testu bat irakurri dio. Eneritz Manterolak dantzatu dio ohorezko aurreskua, eta Uxue Alberdik zenbait bertso abestu dizkio.

Esker hitzak izan dita Camposek herritarrentzat, lagunentzat eta familiakoentzat, haiek gabe ez zatekeela honaino iritsiko gogoratu du. Balkoira atera eta plazan zeuden hamarnaka herritarrentzat ere izan du esker onik.

 

Lotutako albisteak: