Aurreko lau urteetako ohiturari jarraituz, Bertso-paper Musikatuak emanaldia egin zuten atzo Alamedatik Habanerara bertso eskolako kideek. Katrapuna plazako kantinan izan dira azken saioak baina aurten, egoerak behartuta, Bista Onara lekualdatu dute.

Ane Ezenarrok, Nerea Kamiok, Amets Aizpuruak, Amagoia Iturraldek, Danel Olanok, Uxune Areizagak eta Libe Goenagak belaunaldi eta estilo ezberdinetako bertsolarien bertso-sortak aukeratu zituzten getariarren aurrean abesteko. Besteak beste, Andoni Egañaren, Maddi Ane Txoperenaren, Basarriren, Iñaxi Etxaberen eta Katamaloren hitzak izan ziren entzungai. Goenaga arduratu zen, batik bat, musikaz; hainbat unetan Kamioren eta Ezenarroren laguntza izan zuen. Horrez gain, hasiera batean aurkezle lanak egin behar zituen Ibon Iribar Kortxo batu zitzaien bertso eskolako kideei azken minutuetan.

Ikusleek mugikorren bitartez izan zuten bertsoak abesteko aukera, izan ere, COVID-19a dela-eta hartu beharreko prebentzio neurriengatik, aurten ez dute paperik banatu. Ezin jakin horren eragina izan zen, baina gutxi animatu ziren bertsolariekin bat egin eta kantatzera