Jada 3 urte egin ditu Mariñak taldeko bigarren belaunaldiak. Poliki-poliki eta taldearen egituratzearen erritmoa errespetatuz, herrian feminismoa zabaltzeko, gustatzen ez zaizkigun jarrerak salatzeko, matxismoa erabat erradikatzeko eta talde hausnarketarako espazio feminista bat sortzeko helburuz elkartzen gara. 

Taldea martxan dago eta elkartzen jarraitzen dugu, kezkatzen gaituzten gaietan sakontzeko eta feminismoak eskaintzen digun eraldaketa eta askapenerako bide kolektiboan saretzen.

Feminismoa mundua ikusteko era bat dela uste dugu, teoria politiko bat; baina, batez ere, mugimendu politiko sozial erradikala da. Mundua aldatu nahi dugu eta Euskal Herriko tokian tokiko taldeen bitartez antolatzen gara. 

Getaiko emakumeoi* Mariñak taldean modu aktiboan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.  Hala ere, feminismoan interesa baduzu baina gaur egun taldean modu aktiboan parte hartzeko modurik ez baduzu, baditugu informaziorako sareak. 

Gurekin harremanetan jartzeko: 

          INSTAGRAM: @marinak.gtf 

–         ARTZAPEKO KOMUNITATEA: http://www.artzape.eus/komunitatea/marinak-getaiko-talde-feminista/ 

        POSTA ELEKTRONIKOA: marinak.gtf@gmail.com