Euskaraldia antolatu duten erakundeetako ordezkariek agerraldia egin dute azken egunotan Bilbon, herritarrei ariketa sozialean parte hartzeko deia egiteko. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Koldo Narbaiza Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza zinegotziak, Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak eta Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaileak zalantzan dauden Belarriprestei zuzendu diete mezua, batez ere; izena eman dezatela eskatu diete.

Getarian, ostiralean jarri zen lehen aldiz Euskaraldian izena emateko mahaia. Harrera ona izan zuen, izan ere, 40 pertsona inguruk egin zuen bat ariketa sozialarekin. Gainera, online egin dutenak ere bertaratu ziren, besteak beste, Euskaraldiak aurtengorako ateratako materiala —musukoak, banderatxoak eta poltsak— erostera.

Azaroaren 13an eta 20an era eman ahal izango da izena plazan jarritako mahaian. Hala ere, antolatzaileek, COVID-19ak eragindako pandemia tarteko, internetez egiteko aholkatu dute.

 

Lotutako albisteak: