Bigarren ostiralez jarraian, 18:00etatik 20:00etara, Euskaraldiako batzordeko kideek mahaia jarriko dute plazan. Bertan, Euskaraldian parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute, Euskaraldiako hainbat produktu erosgai egongo dira, eta txapak jasotzeko aukera ere izango da.

Poltsak, banderolak eta maskarak egongo dira salgai, eta ariketa soziala babestu nahi duen orok eros ditzake 5 euroren truke. Bertaratzeko aukerarik ez duenak getaria@euskaraldia.eus helbidean eska ditzake produktuak. Bestalde, Getariako Euskaraldiako Batzordeak herritarrak banderolak balkoietan zintzilikatzera gonbidatu dituzte.

Ahobizi edo belarriprest modura “online” ere eman daiteke izena. Horretarako klikatu hemen.

 

Lotutako albisteak: