533,46 punturekin Egunean Behineko getariarren taldeko lider bilakatu da Oier IA. Seigarren denboraldiko lehenengo astean lortu zituen 527,38 puntuei esker, orain arte, Iruene erabiltzailea zegoen buru. Azken aste honetan, ordea, Oier IA gailendu egin zaio.

Alde txikiarekin, bigarren postua Muji10 erabiltzailearentzat izan da; hirugarrena, berriz, Ametsentzat. Hurrenez hurren, 529,24 eta 519,47 puntu lortu dituzte. Denboraldiak aurrera darrai, eta dagoeneko, ia erdia egina dago; hain justu, zortzi asteetatik laugarrena izango da datorren hau.

 

Lotutako albisteak: