Joan berri den astean ere, Iruenek lortu du Getaiarrak taldeko puntuaziorik altuena; hain zuzen, 547,69 puntu. Bataz beste, 40 segundo erabiliz, 8,71 erantzun zuzen egin ditu. Ez du aurreko astekoa –562,09 puntu– gainditzerik lortu, baina hala ere, taldeko lider izaten jarraitzen du.

Iruenerengandik 13 puntu pasatxora, elkarrengandik oso gertu amaitu dute astea bigarren eta hirugarren sailkatuek: hurrenez hurren, 534,44 eta 534,33 punturekin. Hala, aurrera darrai Egunean Behineko seigarren denboraldiak, eta dagoeneko, sasoi honek dituen zortzi asteetatik bost jokatu dira.

 

Lotutako albisteak: