Iragan berri den astean, getariarren artean osatutako taldean, Unai erabiltzailea izan da garaile. 541,71 puntu lortu ditu; bataz beste 8,71 galdera asmatu ditu, eta horretarako 42,43 segundo behar izan ditu. Bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren, Kajutei (536,12 punturekin) eta Eñautxilb (528,43 punturekin) izan dira.

Unaik lortutako emaitza, ordea, ez da Iruenek ezarritako langa –562,09 puntu– gainditzeko nahikoa izan. Beraz, Iruenek Getaiarrakeko lidertzari eusten dio.

Egunean Behineko seigarren denboraldia, dagoeneko, iritsi da azken astera. Hala, parte hartzaileek datorren igandean jokatuko dute sasoi honetako azken partida. Horrekin batera, erabakiko dira bai sailkapen orokorreko irabazlea zein Getaiarrak taldekoa.

Lotutako albisteak: