Getariako Sahatsaga Kiroldegiak hipopresibo eta spinning ikastaroetarako ate irekiak antolatu ditu. Spinningeko saioei dagokionez, gaurtik hasita, apirila osoan zehar egongo da horiek probatzeko aukera. Jarduera horren ate irekiak lau ordutegitan eskainiko dira: astelehen eta asteazkenetan, 09:30ean, 18:30ean eta 19:45ean; edota, astearte eta ostegunetan, 19:00etan.

Hipopresiboen ikastaroa, berriz, “Getariako kiroldegian eskainiko den jarduera berri bat da”. Taldeak osatu eta kirol berri horretara erabiltzaileak gerturatzeko helburuarekin, apirilaren 12tik apirilaren 29ra ikastaroa doakoa izango da. Saioak ondorengo bi ordutegitan egitea proposatu du kiroldegiak: astelehen eta asteazkenetan, 15:00etan; eta asteazken eta ostiraletan, 17:30ean.