2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek apirilaren 12a eta 21a bitartean eska dezakete plaza Haurreskolak Partzuergoko edozein zentrotan. Eskariak haurreskoletan aurrez-aurre edota “online” egin daitezke.

Izena emateko epea amaitu ostean, ekainaren 2an argitaratuko dituzte onartuen behin-behineko zerrendak. Ondoren, ekainaren 3etik 16ra erreklamazioak, subsanazioak edota uko egiteak aurkeztu ahal izango dira. Behin betiko zerrendak, berriz, ekainaren 30ean argitaratuko dituzte. Hala, irailaren 6an hasiko lirateke umeak haurreskolan.

Jaioberrien izen-ematea

Martxoaren 21a ondoren jaiotakoek apirilaren 21etik aurrera haurreskolan aurkeztu ahal izango dute izen-ematea, umearen jaiotze datatik hilabete bateko epean. Eskaera horiek behin-behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko lirateke. Bestalde, jaioberri horien izen-ematea gauzatu ondoren, ezin izango da dokumentazio berririk aurkeztu.

Ekainaren 20tik aurrera haurreskolan entregatzen diren jaioberrien izen-emateak behin betiko zerrendak publikatu ostean kudeatuko dira, betiere dagokion adin tartean plaza librerik balego.