Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian kaleratu duen zerrendaren arabera, Getaria ere perimetralki itxiko dute bihartik aurrera. Pasa den astean koronabirus kasu ugari atzeman zituzten (hiru berri asteburu honetan), eta horren ondorioz, 1307,42ko intzidentzia tasa du gaur egun herriak. Gainera, eskualdeari dagokion osasun eremua ere gorrian dago, 574,08ko tasarekin. Horiek dira itxiera eragin duten irizpideetako bi.

Herrira sarrera-irteerak egiteko debekuaz gain, honakoak dakartza itxiera aginduak: taberna eta jatetxeek barruko jarduera mugatzea 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:00etara, toki itxietan lau pertsonak baino gehiagok kirol jarduerarik ezin egin ahal izatea eta kiroldegiko aldagelak zein dutxak ixtea.

Astebete barru argitaratuko du, berriro, itxitako udalerrien zerrenda Eusko Jaurlaritzak.