Urtebete daramagu jada Covid-19aren pandemia honen hasieratik eta  egoera ezberdin asko pasa ditugu gure herrian, besteak beste,  urtebete atzera egiten badugu, oraindik etxeetan konfinatuak  geunden.

Hala ere  olatuak-olatu,  herrian  intzidentzia tasa eta tendentzia  nahikoa orokorrak izan dira gure inguruarekiko edo Gipuzkoarekiko.  Hildakoen tasak ez du aldaketa handirik izan eta kutsatuenak ere ez.

Getariako intzidentzia tasarekin  (gaur 1236,75)  pertsona batek 2.06 pertsona kutsatzen ditu. Azken 8 egunetan, 24 getariarrek positibo eman dute eta ez du ematen tendentzia aldatuko denik hurrengo egunetan.

“Kontuan izanda LABIak markaturiko parametroak  igandeko datuak hartzen dituela kontuan, Getariak irekita jarraitzen du, asteleheneko datuekin itxita egongo baikinen” nabarmendu dute.

“EAJ-PNVren udal talde honek, ordea, ezin du pasibotasun  batetik ikusi kasuen gorakadarekin  eta pandemiako kutsadura gehien eman denean, Udalak neurririk ez hartzea eta LABIren itxitze aginduaren zain egoteak hurrengo astelehena bitarte.  Neurriak ahalik eta azkarren hartu behar dira. Udalari lankidetza deia luzatzen diogu”.

Horregatik, EAJ-PNVko Udal Taldeak hurrengoa eskatzen dio Udal Gobernuari:

1.- Ekitaldi publiko oro etetea intzidentzia tasa 400etik behera jaitsi arte.

2.- Udal instalazio publiko oro ixtea, kiroldegia eta liburutegia esaterako.

3.- Udalak errekurtso gehiago ezarri ditzala, aglomerazio puntuak ekiditeko.

4.- Getariako udala baliabide gehiago jarri ditzala, segurtasun, aforo… neurrien kontrola eramateko.

5.- Kalte ekonomiko oro kuantifikatu eta  epe motzean hauek konpontzeko irtenbideak prestatzen  hastea eta eragindako, herritarrei eta  sektore ekonomikoak laguntzea.

6.- Bi alderdien arteko elkarlanerako mahaia sor dezala, lankidetzan pandemiari aurre egiteko.

 

 

 

 

Getarian, 2021eko apirilaren 14an