Ostiralean eta atzo kasu bana zenbatu zituen Osakidetzak Getarian. Hala ere, intzidentzia-tasan ia ez da nabarmendu ere egin beherakada: ostegunean 1590,11n zegoen, gaur, berriz, 1519,43an. Izan ere, azken hamalau egunetan 43 koronabirus kutsatu atzeman dira herrian.

Bestalde, Osasun Sailak gaur eguneratu du azkeneko hamalau egunetan 100.000 biztanleko 400 kasu baino gehiago dituzten udalerrien zerrenda, eta Getariak bertan jarraitzen du. Beraz, orain arteko neurriek indarrean jarraituko dute datorren astelehena arte.

Euskal Autonomia Erkidegoan positibo-tasa igo egin da: egun, %8,6koa da, aurreko bi egunetan, aldiz, %7,7koa. Atzo, 8.824 PCR eta antigeno proba egin zituzten, aurreko bi egunetan baino gutxiago, eta horietatik 762 izan ziren positiboak. Erietxeetako egoerak ere okerrera egin du. Osakidetzako gela arruntetan 568 gaixo daude koronabirusak jota, eta ZIUetan, 192 pertsona.

 

Lotutako albisteak: