Azken egunetan, koronabirus kutsatu kopuruak behera egin du Getarian, atzo, ordea, beste hiru kutsatu zenbatu zituen Osakidetzak. Hala ere, intzidentzia-tasak bezperan bezala 1519,43an jarraitzen du.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, positibo-tasak dezente egin du behera: bi puntu baino gehiago, %8,6tik %6,2ra. Guztira, 12.562 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, aurreko egunean baino 3.738 gehiago; positiboak, aldiz, 774 izan dira, bezperan baino hamabi gehiago. Erietxeetan ere egoerak hobera egin du. Gaur gaurkoz, 732 pertsona daude koronabirusak jota ospitaleetan, aurreko egunean 760 zeuden. ZIUetan ere behera egin du kopuruak, baina hala ere 189 lagunek jarraitzen dute bertan.

 

Lotutako albisteak: