Atzo, koronabirus kutsatu bakarra atzeman zuen Osakidetzak Getarian. Hala, azken egunetako joerari eutsiz, intzidentzia-tasak behera egiten jarraitzen du: bezperan, 1378,09an zegoen; atzo, berriz, 1095,41ean.

Euskal Autonomia Erkidegoan, bestalde, bezperako oso antzeko datuak jaso dira. 11.986 antigeno eta PCR proba egin eta 876 positibo identifikatu dituzte; hala, positibo-tasa %7,3koa izan da. Kutsatu gehien Bizkaian zenbatu dituzte, 412. Gipuzkoan eta Araban gutxiago izan dira, 386 eta 70, hurrenez hurren. Ospitaleratzeek ere apur bat behera egin dute eta bezperan baino zazpi pertsona gutxiago daude erietxeetan: ZIUetan 192 gaixo daude eta gela arrunetatan 527.

 

Lotutako albisteak: