Bihar, maiatzak 1, Langileen Nazioarteko Egunaren harira, LABek mobilizatzera deitu ditu getariarrak. Duela egun batzuk, eskualdeko herritarrak Azpeitian elkartzera deitu zituen sindikatuak, baina egungo egoera dela-eta, aldarrikapenak herriz-herri egitea erabaki du: “Edozein mobilizazioetara joateko mugarik ezin dela jarri jakin arren, LABetik lehenetsi dugu jendea batzeko bidea herrika egitearena. Kaleak hartu, aldarrikatu, ospatu,… egingo dugu baina multzo txikiagoetan eta esan bezala, herrika”.

Getarian, 11:00etan abiatuko da kotxe karabana Indauxetik, eta 12:00etan elkarretaratzea egingo dute herriko plazan.

Argazkia: LAB