Getariako Udalak bake epailea eta haren ordezkoa hautatzako deialdia zabalik dagoela jakinarazi du. Hautagaitza aurkezteko epea deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hurrengo 21 egunetan egongo da irekita; hau da, maiatzaren 20a bitartean.

Behin epea itxita, hautagai orok eskatutako baldintzak betetzen dituela adierazteaz gain, hautagaitzaren egokitasuna baloratzerakoan kontuan har daitezkeen irizpideekin betetako memoria txiki bat aurkeztu beharko du. Bestalde, deialdia edonorentzat irekita egon arren, hautagaiek Getariako errealitatearen ezagutzarekin duten lotura kontuan hartuko da.

Bake epailea izateko ondorengoak dira betebeharrak: eskatutako naziotasuna eta erroldatzea egiaztatu eta adinez nagusia izatea; eginkizun judizialerako ezgaitua ez izatea, ez fisikoki, ezta psikikoki ere; eskubide zibil guztien jabe izatea; eta birgaitasuna lortzen ez den bitartean, maltzurkeriazko delituagatik kondenatua ez izatea. Betebehar horiez gain, hautagaiei ondorengo gaitasunak eta baldintzak eskatuko zaizkie: ez da inolako titulazio berezirik eskatzen; bestelako edozein jarduera profesional egiteko bateragarritasuna; eta ezingo dira alderdi politiko edo sindikatu batekoak izan edo horien konturako lanik egin.

Argazkia: ataria.eus