Joan den urtarrilaren 15ean, azken ehun urteetan Getariako kostaldean eta inguruko uretan izandako hondoratzeak nahiz itsasontzi getariarrek beste kostalde batzuetan izandako naufragioak biltzen dituen liburua aurkeztu zuen Getariako Udalak. Aurkezpen ekitaldi hartan aurreratu zuten modura, itsasoan bizia galdutako pentsona guztien omenez oroitarri bat jarri dute.

Dagoeneko, Artzapeko gainean dago ikusgai Iñigo Manterola Ondarra artista oriotarrak egindako Hitzordua eskultura. Ostiralean, 12:00etan hasita, “ekitaldi xume” baten bitartez inaguratuko da artelana Artzapen bertan. Udalak azaldu duenez, “ekitaldia prebentzio neurri guztiak beteta egingo da”. Bestalde, “aurtengo antxoa eta arrantzale egunak egingo ez diren arren, ostiralekoa horren harira aukeratutako data” izan dela gaineratu du.

 

Lotutako albisteak: