Getariako Udalak udaltzain laguntzaile izateko 12 lanpostutarako deialdia zabaldu du. Aldi baterako lan-kontratuak izango dira; zehazki, lau hilabeterako. Udan trafikoa eta aparkalekua (TAO) kontrolatzea eta erregulatzea izango da hautatutako pertsonen eginbeharra.

Lanaldi osoko postua izango da; 10:00etatik 20:00etara eta astelehenetik igandera. Astean, txandatuz joango diren bi atseden egun izango dituzte hautatuek, eta gutxi gorabeherako soldata gordina 1.635,54 eurokoa izango da. Lan eskaintza Lanbideren webgunean argitaratu dute.

Lanpostua lortzeko, interesatuek ondorengo baldintzak bete behar dituzte: 18 urtetik gorakoa izatea, derrigorrezko hezkuntza eginda edukitzea, aurrekari penalik ez izatea, eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasun fisiko edo psikikorik ez izatea, B1 gidabaimena izatea eta zerbitzuaren erabiltzaileak ulertzeko eta artatzeko behar adinako euskara maila izatea. Bestalde, baldintza hauek baloratuko dira: lan mota honetan esperientzia, ingelesa eta frantsesa jakitea, familiako ardurak izatea, langabetua izatea eta Getarian bizitzea.