Gaurtik aurrera eskuragarri daude turismo bulegoan, datorren astean Amaia Lasa getariarraren ibilbidea omentzeko Amaia Lasa Alegria, kaiuaren hegaldia ekitaldietarako gonbidapenak. Omenaldia hiru egunetan zehar banatuko da eta ekitaldi horietako edukiera mugatuta egongo da.

Lehenik, datorren asteazkenean, maiatzaren 12an, bere ibilbideari aitortza egingo zaio, 18:30ean, udal aretoan. Ondoren, maiatzaren 13an, mahai inguru bat egingo da Iturzaeta aretoan, 18:30ean, Itxaro Borda, Hedoi Etxarte eta Lorea Agirreren parte hartzearekin. Azkenik, ostiralean, maiatzaren 14an, irakurraldi musikatu bat egingo da; hau ere, 18:30ean Iturzaeta aretoan.

Argazkia: Wikipedia